Aragoi
Pertsona bat hil da Benasquen, elur-jausi batek harrapatuta
Cerler eski estazioan gertatu da ezbeharra. Dirudienez, hainbat elur-jausi izan dira gaur pistetatik kanpo.
Gizonezko mendizale bat hil da Huescan, elur-jausi batek harrapatuta
Guardia Zibilak Zaragozako 54 urteko gizonezkoaren gorpua erreskatatu du, Huescako Pirinioetako Urdiceto inguruan.
Sendagiria jaso du Panticosako elur-jausian zauritutako emakume ordiziarrak
Astelehen honetan Panticosan (Huesca) elur-jausi batek harrapatuta zauritu zen emakumeari alta eman diote gaur goizean, Aragoiko Gobernuak jakinarazi duenez. Hipotermiak jota eraman zuten Huescako San Jorge Ospitalera. Istripu horretan bertan hiru pertsona hil ziren.
Albiste izango dira: Dolua Irunen Panticosako mendi istripuagatik, etxebizitzari buruzko premiazko neurrien legea eta Chiviteren urte amaierako hitzaldia
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Jordi Richard mendiko gidaria, Panticosatik: “Azpiko geruza labankor dago, ez dago trinko, eta kontuz ibili beharra dago”
Azken urteotako negurik hotzena eta elurtsuena izatean ari da Aragoiko Pirinioetan eta arriskutsua izan daiteke mendian ibiltzea. Jordi Richard mendiko gidariarekin hitz egin du ETBk, Panticosan gertatu den ezbeharraren ondotik. Gaur bertan, Punta Escarrara igotzen ari zirela buelta ematea erabaki dutela kontatu du. Adi ibiltzeko eskatu du, oraindik ere elur jausiak gerta daitezkeelako.
Euskal herritar bat eta bi aragoiar hil dira elur-jausi batek harrapatuta Panticosan
Hildakoetako bat Irungo 48 urteko gizonezko bat da. Gainera, Ordiziako emakume bat zauritu da, hipotermia arinarekin. Elur-jausia mendiko eskiatzaileen gune ezagun batean gertatu da.
Gizon batek bikotekidea hil du Zaragozan
Auzokideek Polizia Nazionalari deitu diote, bikotearen etxean liskar gogor bat izan dela jakinarazteko. Patruila bat bertaratu da, eta emakumearen gorpua aurkitu dute, labankadak dituela. Ustezko hiltzailea dagoeneko atxilotu dute.
Sallent de Gallegok ETAk 2000. urtean hildako bi guardia zibilak omendu ditu
Huescako herriak gogora ekarri ditu asteazken honetan Irene Fernandez Perera eta Jose Angel de Jesus Encinas agenteak, haien heriotzaren 25. urteurrenean. Ekitaldian, kale bat inauguratu eta gertakarioi buruzko dokumental bat aurkeztu dituzte.
Kataluniak abiadura handiko trenen zirkulazioa berreskuratu du, abisu laranjaren ondorioz
Renfek iragarri du Kataluniako tren zerbitzua pixkanaka berreskuratuko dutela 19:00etatik aurrera, eta Madrilekiko konexioa berreskuratu dutela jada.
Panticosako bainuetxeko errepidea berriz ireki dute
Ostegunetik zegoen itxita, errepidera harriak eta lurra erori baitziren, ur-zaparrada batek eraginda.
Luizi handi batek Panticosako (Huesca) bainuetxera doan errepidea moztu du
A-2606 errepidea itxi duen luizi handia ostegunean gertatu zen, ekaitz gogor bat izan ondoren. 300 pertsona inguru geratu dira Panticosako bainuetxean harrapatuta.
Langileak lanean ari dira errepidea asteburu honetan bertan ireki ahal izateko.