Albiste izango dira: Dolua Irunen Panticosako mendi istripuagatik, etxebizitzari buruzko premiazko neurrien legea eta Chiviteren urte amaierako hitzaldia
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko abenduaren 30ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Dolua Irunen, Panticosan izandako mendi-istripuagatik: Hiru pertsona hil dira, horien artean Irungo 48 urteko gizon bat eta Aragoiko bi, Tablato mendiaren mendebaldeko hegalean, Baños de Panticosa (Huesca) inguruan, elur-jausi batek harrapatuta. Elur-jausiak sei mendiko eskiatzailez osatutako talde bat harrapatu du. Guardia Zibileko iturriek baieztatu dutenez, hiru hildakoez gain, 29 urteko emakume ordiziar bat ere zauritu da. Hipotermia arinarekin, Huescako San Jorge ospitalera eraman dute.
- Etxebizitzari buruzko presako neurriei buruzko legea, indarrean: Joan den abenduaren 11n Eusko Legebiltzarrean onartutako etxebizitzaren, lurzoruaren eta hirigintzaren arloko euskal lege berria gaur sartu da indarrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta gero. Arauaren helburua da sektorean esku hartzea, etxebizitzak (libreak zein babestuak) sustatzea erraztuko duten lurzoruak mobilizatzeko (alokairurako, nagusiki), administrazio-prozedurak bizkortzeko eta arintzeko, eta erabilera turistikoko pisuen ugaritzea mugatzeko.
- Maria Chiviteren urte amaierako hitzaldia: Nafarroako presidenteak urte amaierako ohiko hitzaldia egingo du, Nafarroako gaurkotasun politikoa errepasatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke