Arnaldo Otegi
2025/03/10 - 14:26
EH Bilduk berdinen arteko errepublika aldarrikatuko du Aberri Egunean, militarismoa gora doan testuinguruan
EH Bilduk "Askatasunaren Nazioa Gara" lelopean ospatuko du aurtengo Aberri Eguna Iruñean.
2025/03/10 - 12:43
''Askatasunaren nazioa gara'' lemapean ospatuko du EH Bilduk 2025eko Aberri Eguna
Horrela iragarri du Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari orokorrak komunikabideen aurrean Iruñean egindako agerraldian. "Euskal Herria nazio bat dela eta askatasunaren nazioa garela aldarrikatzera bilduko gara Iruñean", gaineratu du.
2025/02/11 - 14:57
EH Bilduk Industria Politikaren Diseinurako Kontseilua sortzea proposatu du, politika proaktiboak sustatzeko
Otxandianok azaldu du industriak egun bizi duen egoera konplexuaren aurrean, arazoei aurrea hartuko dieten politika "proaktiboak" behar direla. Bere hitzetan, Imanol Pradales lehendakariak joan den astean proposatutako industriaren defentsarako lantaldea "erreaktiboa" da.
2025/02/10 - 13:13
EH Bilduren Exekutiba berria lehen aldiz batzartu da astelehen honetan
Asteburu honetan alderdiak Iruñean egindako III. Kongresuan, Arnaldo Otegi hautatu zuten berriro idazkari nagusi. Mahai Politiko berria osatu duten kideak lehen aldiz bildu dira, Bilboko egoitzan.
2025/02/10 - 10:56
Ortuzarrekin estatus berriaren arloan egindako ''ibilbide luzea'' Estebanekin jarraitzea espero du Otegik
Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari nagusiak aitortu duenez, estatus berriaren eztabaidan Andoni Ortuzarrekin bazuten "ibilbide luzea eginda eta konfiantza markoa" eraikita. Estebanekin, aldiz, halakorik ez duela-eta, "ardura politikoa" espero du alor horretan.
2025/02/09 - 11:24
Otegi: ''Euskal Herriak ere estatu-itunak behar ditu gai askoren inguruan''
Itun horiek "energia, hezkuntza, euskara nahiz gure estatus politikoaren inguruan" izan daitezkeela zehaztu du Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak, Euskadi Irratiari eskainitako adierazpenetan.
2025/02/08 - 17:01
Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusi izendatu dute, botoen % 94,44 jasota
'Zutunik' lelopean EH Bilduren III. Kongresua egin dute Iruñeko Baluarte jauregian.
2025/02/08 - 15:29
''Hau gure DNA politikoan geratzen da: lehenengo aberria eta gero alderdia''
Arnaldo Otegi EH Bilduren buru izateko hautatu dute berriro, EH Bilduren III. Kongresuan, botoen % 94,44 eskuratuta. Gainera, boto-emaileen % 90ek baino gehiagok babestu dute zuzendaritza berria.
2025/02/07 - 22:16
EH Bilduk III. Kongresua abiatu du nazioarteko ordezkaritza zabalarekin
43 herrialdetako ordezkaritzek nazioarteko presentzia eman diote Euskal Herria Bilduren hirugarren kongresuari. Arnaldo Otegi solasean izan da Sinn Feinn, ANC eta Mexikoko ordezkariekin askapen mugimenduek egun duten zereginaren inguruan.
2025/02/07 - 21:32
EH Bilduk III. Kongresua abiatu du, eta "subjektu politiko gisa sendotuta" aterako dela ziurtatu du
Ez da ezustekorik espero, baina bai aldaketa txikiak, hala nola Alternatibak eta EAk ordezkaririk ez izatea koalizioaren zuzendaritzan, Sortuko kideek osatuko baitute, edo buruzagiaren karguaren izena aldatzea, Otegi koordinatzaile nagusi izatetik EH Bilduko idazkari nagusi izatera pasatuko baita.
2025/02/07 - 08:50
Albiste izango dira: EAJ eta EH Bilduren barne prozesuak, abisu horia elurragatik eta Goya sarietara begira
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/05 - 12:11
EH Bilduk Otegiren lidergoa berrituko du asteburuan Iruñean egingo duen III. Kongresuan
Bilkideek otsailaren 6tik aurrera telematikoki bozkatu ahal izango dute zuzendaritza berria eta ponentzia politikoa, eta emaitza otsailaren 8an emango dute, Iruñeko Baluarten egingo duten III. Kongresuaren amaiera ekitaldian.
2025/02/05 - 08:51
Albiste izango dira: Trumpen Gazarako plana, EH Bilduren zuzendaritza aukeratzeko bozketa eta Euskaraldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/27 - 16:57
Otegi buru duen zerrenda da EH Bilduren III. Kongresurako aurkeztutako bakarra
Koalizioaren kideek otsailaren 5etik aurrera bozkatu beharko dute hautagaitza horren eta ponentzia politikoaren gainekoak. Emaitza hiru egun geroago jakingo da, Iruñeko Baluarten egingo den Kongresuan.
2025/01/25 - 14:11
Otegik ohartarazi du EH Bildu ez dela egongo eliteak lehenesten dituen akordio fiskal batean
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak ohartarazi duenez, koalizioa ez da egongo Euskadiko eliteak lehenesten dituen akordio batean.
2025/01/20 - 11:59
Otegik Ortuzarren erabakia errespetatu du eta "eskuin abertzale subiranistaren beharra" aldarrikatu
EH Bilduk jeltzaleekin "arlo sozio-ekonomikoan ezberdintasun handiak" dituen arren, koalizio subiranistaren koordinatzaile nagusiak dio badirela "espazio komun" batzuk akordioak egiteko.
2025/01/19 - 13:28
Otegi beste lau urtez izango da EH Bilduren buruzagi
Sonia Jacinto izango da Antolaketa idazkaria, Arkaitz Rodriguez Ekintza Politikoko idazkaria eta Nerea Kortajarena Programa idazkaria, Mahai Politikoaren proposamena onartuz gero.
2025/01/13 - 14:58
EH Bilduk Mahai Politiko berrirako "esperientzia eta gaztetasuna" uztartzen dituen zerrenda onartu du
Egungo Mahai Politikoak gaur onartutako zerrenda 31 kidek osatzen dute, eta horietatik erdiak baino gehiago emakumeak dira. Batez besteko adina, berriz, 46 urtekoa dela aurreratu du Otegik. Igandean ezagutuko dira izen-abizenak.
2025/01/08 - 12:20
Otegi: ''50 urte dira Franco hil zela, ez frankismoa''
"Has gaitezen errespetatzen nazio hau, has gaitezen aldatzen ere harreman eredua", adierazi du Arnaldo Otegik ETB1eko "Egun On" saioan.
2024/12/16 - 13:38
Arnaldo Otegi: ''Gure proposamena irismen luzekoa da, eta datorren urtean ere plazaratuko dugu''
Euskal aurrekontuen negoziazioan EH Bilduk proposatutakoaz "balantze oso positiboa" egin du koalizioaren koordinatzaile nagusiak, "eztabaida zentratu dugulako, herriaren interesak eta beharrak agendan kokatuta".