EH Bilduk "elkarrizketa nazionala" bultzatuko du "herri proiektu sendo bat eraikitzeko eta erronkei anbizioz erantzuteko"
"Euskal herritarrak entzun, erronkak partekatu eta adostu nahi dugu, guztion artean bakarrik eraiki ahal izango dugulako herri proiektu sendo bat eta aurrean ditugun erronka handiei erantzun", azpimarratu du Otegik.
"Elkarrizketa nazionala" bultzatzeko ekimen bat jarriko du martxan EH Bilduk, "herrialdearen indarguneei eta ahuleziei" buruzko diagnostiko partekatu bat egiteko, "proiektu sendo bat altxatzeko eta, anbizioz, erronka handiei erantzuteko helburuarekin", Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak adierazi duenez.
Koalizio abertzaleak Donostian eman du ekimen horren berri, larunbat honetan egindako Konferentzia Politikoaren baitan, bere kargudun eta militanteen ordezkaritza zabal baten aurrean. Bertan, datozen hilabeteetan alderdiak izango duen lan-ardatz estrategikoa azaldu du Otegik.
Batzarraren aurrean egindako hitzaldian, Otegik esan du "une historikoa" dela, arlo ekonomikoan, teknologikoan, ekologikoan zein gizartean emandako eraldaketa sakonek baldintzatuta, eta autogobernuaren egungo esparruen "agorpenak" eraginda.
Otegik azpimarratu duenez, "koiuntura horrek izaera historikoa duen erronka nazionala planteatzen du, eta eskala handiko erantzuna, bultzada berria eta eraldaketa nazional berria eskatzen ditu". Horixe da, hain zuzen ere, elkarrizketa nazionalaren helburua: "diagnostiko partekatu bat adostea eta herri-proiektu komun bat eraikitzea".
Otegiren hitzetan, "herri honek egoera zailetan aurrera egiten jakin du, eta berriro egingo du", baina, horretarako, "lehenik eta behin, egungo egoera ondo ulertu behar dugu, eta herria nola dagoen zorrotz aztertu".
EH Bilduren arabera, "elkarrizketa nazionala hiru dimentsio osagarritan hedatuko da", funtzio ezberdinekin. Alde batetik, tokiko dimentsioa, eragile sozialekin, erreferentzialekin eta herritarrekin batera, zein gizarte mota osatzen ari den ezagutzera zuzenduta dago. Bestetik, nazio dimentsioan, "erronka nazionalari aurre egiteko" herriak behar duen jauzia proiektatzea planteatzen da, "eragile eta pertsona esanguratsuen eskutik".
Azkenik, "adituen eta erakundeen dimentsioan, jauzi horrek eskatzen dituen politika publiko estrategikoak identifikatu eta diseinatu nahi dira, jasotako ekarpenak sistematizatuz".
"Elkarrizketa nazionala irismen handiko ariketa demokratikoa da, gure herriaren inteligentzia kolektiboa aktibatzea bilatzen duena", Otegiren hitzetan. "Entzun, partekatu eta adostu nahi dugu, guztion artean bakarrik eraiki ahal izango dugulako herri proiektu sendo bat eta aurrean ditugun erronka handiei anbizioz erantzun ahal izango diegulako", azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.