Bero-boladak
Beroak hauspotuta, zimitz izurritea Gorraitzen
Gorraitz herrian sekulako amesgaiztoa bizi dutela salatu dute bizilagunek. Beroak hauspotuta, astebete baino gehiago da zimitz izurrite batek herria hartu duela. Egoera horren aurrean, fumigatzeaz gain, prebentzio-neurriak ere exijitu dituzte herritarrek. Bideoan, Javier de Arbizu eta Ane Irigoien bizilagunek azaldu dute egoera.
Beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina suhiltzaileek egonkortzea lortu dute
Sutea 18:13an hasi da, eta ez du zerikusirik asteartean piztu ziren biekin. Sutea garagar eta gari uzta jasota dagoen galtzu soro batean hasi da, baina basoa gertu du.
Beroa Eukal Herrian: osasun alerta gorria Nafarroan, eta abisu horia EAEn eta Iparraldean
Ostegunetik aurrera tenperatura altuak izango dira, eta Nafarroako Erriberan 40 gradura iritsiko dira. Aurreikuspenen arabera, balio horiek igandera arte mantenduko dira, gutxienez. Gainera, ostiralean tenperatura maximoak 35 gradutik gorakoak izan daitezke, ez bakarrik Arabako hegoaldean, baita Kantauri isurialdeko barnealdean ere.
Uda honetako beroak 41 heriotza utzi ditu orain arte Euskadin
Abuztu honetan, oraingoz, pertsona bakarra hil da Euskadin tenperatura altuen ondorioz. Heriotza hori udako bigarren bero-boladaren hasierarekin batera gertatu da, eta beroak luze joko du. Segurtasun Sailak hainbat abisu hori aktibatu ditu.
Albiste izango da: beroa, polemika Bakioko jaietan eta 'Karmele' pelikularen trailerra
Albiste izango dira: Andre Maria Zuriaren jaiak, abisu horia beroagatik eta enpleguari buruzko datuak
Bero zakarra Hego Euskal Herrian: 36 ºC-tik gora Laudion, eta 37 ºC, Nafarroan
Abisu horia indarrean da barnealdean, muturreko tenperaturak direla eta. Bihar, asteartea, tenperaturek freskotzera joko dute, baina asteazkenean termometroek berriro egingo dute gora.
Greziak laguntza eskatu dio Europar Batasunari baso-suteei aurre egiteko
Herrialdeko 11 eskualdetan izaten ari dira suteak, eta gutxienez 7.000 pertsona ebakuatu dituzte hiriburuaren inguruan. Vasilis Vathrakoyannis suhiltzaileen bozeramaileak azaldu duenez, sei aireontzi eskatu dituzte, "azken egunetako suteek tamaina handia hartu dutelako eta arriskutsuak direlako". Egoera zaila aurreikusten da, datozen egunetan tenperatura altuek, lehorteek eta haize bortitzek jarraituko dutelako.
Muturreko beroa Euskal Herri osoan; abisu horia ezarri dute 38 gradura arteko tenperaturengatik
Abisu horia eguerditik egongo da aktibatuta, tenperatura oso altuak egon daitezkeelako: 36 gradutik gorakoak Ebro ibaiaren ardatzean eta 38tik gorakoak Nafarroako Erriberan.
Abisu horia ezarri dute ostegunerako Hego Euskal Herrian tenperatura oso altuengatik
Tenperatura maximoak 36 gradu ingurukoak izan daitezke Ebro inguruan, Arabako hegoaldean, Nafarroako erdialdean bezala, eta 38 gradu ingurukoak Erriberan. Kostaldean, ostera, ez du bero handirik egingo, 25 gradu inguruko tenperaturekin.
ELA eta ESK sindikatuek osasun zentroetako tenperatura altuak salatu dituzte
Bi sindikatuek elkarretaratzea egin dute Etxebarriko anbulatorioan (Bizkaia), osasun-zentro horretako tenperatura altuek Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean ezarritako mugak "nabarmen gainditzen" dituztela salatzeko.
Aurtengo ekaina azken 23 urteetako beroena izan da
Ekaina hilabete hezea izan da, tokiaren arabera, eta hori dela eta hainbat alerta meteorologiko aktibatu ditu Euskalmetek, tartean, 25 abisu hori.
Kontxako ura 24,3 ºC-tan dago, uztailaren lehenean inoz izan den tenperatura altuena
Duela 78 urtetik hona, Donostiako Aquariumak egunero neurtzen du, 10:00etan, uraren tenperatura. Gaurko tenperaturak maximo historikoa markatu du. 1947tik, estreinakoz neurtu da uztailaren lehen egunean hain tenperatura altua uretan.
Bero-bolada 35 ºC-tik gorako tenperaturekin agurtuko da
Termometroak 38,1 gradura iritsi dira barnealdeko hainbat gunetan.
Bihar, asteazkena, eguneko tenperaturak orokorrean jaitsiko dira eta maximoak 30 ºC-tik behera kokatuko dira, Ebroko bailaran izan ezik.
Nola eragiten die beroak gailu elektronikoei?
Tenperatura altuen eta bero-boladen ondorioak pairatzea ez da soilik gizakion kontua. Askotan, gailu elektronikoek, gure egunerokoan hain beharrezkoak direnek, funtzionatzeari uzten diote beroa dela eta.
Albiste izango dira: Alerta laranja beroagatik, garraio publikoa doan 14 urtera arte eta Villavesako lan gatazka
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Termometroak 38,1 gradura iritsi dira barnealdeko zenbait txokotan, bero-boladaren azken egunean
Hala ere, eguraldi-iragarpenen arabera, gaur bukatuko dira muturreko tenperaturak. Arratsalde-gauean bero-hodeiak sor daitezke eta trumoi-zaparrada bota ditzake, batez ere hegoaldean.
Bero-boladan ondo lo egiteko aholkuak
Carla Pia Arabako ESIko Loaren Unitateko neurofisiologoak adierazi duenez, bero-boladetan jende askok okerrago egiten du lo, maila zentralean gure tenperatura jaitsi egin behar delako lo hartzeko, eta egun hauetako beroarekin zailagoa da.
Arropa gutxiagorekin edo estali gabe lo egitea gomendatzen du, nahiz eta pertsona batzuei kosta egiten zaien.
35 ºC-tik gorako tenperaturak, Euskal Herriko txoko askotan
Igorren eta Laudion 38 ºC izan dituzte, eta Euskadiko hainbat tokitan 35 graduak gainditu dituzte. Nafarroan, aldiz, 40 ºC-ra iritsi dira Erriberran. Iparraldean ere alerta laranjan daude.
Osakidetzak 67 lagun artatu ditu azken 10 egunetan, tenperatura altuen ondorioz
Osasun Sailak jakitera eman duenez, 55 pertsona horietatik 37 ospitaleetara nahiz osasun zentroetara eraman behar izan dituzte. Gipuzkoan jazo dira kasu gehienak (40), eta ekainaren 24, 28 eta 29an izan dira beroarekin lotutako intzidentzia kasu kopururik handienak.