Donald Trump
Iranek IAEAren ikuskapenak eragotziko ditu, Israelek eta AEBk bere instalazio nuklearren aurka egindako erasoen ostean
Erabakia Teheranek NBEren agentziari Israelek eta AEBek bere instalazio atomiko nagusien aurka egindako erasoak "bultzatu" izana egotzi ostean etorri da. Adituen arabera, neurria eraso israeldarrek eta estatubatuarrek utzitako ondorio garrantzitsuena da.
Trumpek "gerra etetea" proposatu dio Putini, eta honek erantzun du Errusiak Ukrainan dituen helburuei "uko egingo ez" diela
"Trumpek berriro planteatu du Ukrainako gerra laster etetea", jakinarazi du Yuri Ushakov Kremlineko nazioarteko politikako aholkulariak, bi buruzagiek gaur izandako telefono elkarrizketari buruz.
Trumpen "Alligator Alcatraz": migranteentzat egindako kartzela, kaimanez inguratuta
Israelek Gazan 60 eguneko su-etena ezartzea onartu duela iragarri du Trumpek
Oraingoz Israelgo gobernuburuak ez du informazioa baieztatu. Horrez gain, Trumpek Hamasi gauza bera egin dezala eskatu dio, “Ekialde Hurbilaren onerako”.
Trumpek Musk deserriratzeko mehatxua egin du, nahiz eta Hegoafrikako handi-mandiak AEBko nazionalitatea izan
AEBko presidenteak "aztertuko" duela esan du, hura deportatzearen inguruan galdetu diotenean, kazetariekin izandako bilera labur batean. Ordu batzuk lehentxeago, Trumpek sare sozialetan adierazi du dirulaguntzarik gabe "Elonek denda itxi eta Hegoafrikara itzuli beharko luke".
TikTok sare sozialak badu eroslea, Trumpen esanetan
Presidente estatubatuarraren hitzetan, "diru asko duen jende-talde" batek erosiko du. Bi aste barru emango dute jakitera, beti ere Txinak operazioa onartzen badu.
Jameneiren arabera AEBk ez du instalazio nuklearrik kaltetu eta "zaplazteko gogorra" hartu du bueltan
Irango buruzagi gorenaren arabera, AEBk ezin izan du "kalte esanguratsurik" eragin Iranen eta bere instalazio nuklearren aurka; salatu duenez, AEBko presidenteak "neurriz kanpo puztu du gertakaria bere kontakizunean".
Espainia "herrialde subiranoa" dela erantzun dio Sanchezek Trumpi, eta muga-zerga "bidegabeak" kritikatu ditu
Pedro Sanchezek NATOren goi-bileran berretsi duenez, Hagan, Espainiak ez du BPGaren % 2,1 baino gehiago gastatuko Defentsan. Trumpek Gobernuarekin merkataritza akordio bat zuzenean negoziatzeko mehatxua egin zuen, eta herrialdeari "bikoitza ordainaraziko" diola esan du, egoera "konpentsatzeko".
Albiste izango da: Amnistia Legearen bozketa, NATOren berrarmatzea eta bero-bolada larunbatetik aurrera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Sanchezek berretsi du Espainiak ez duela BPGaren % 2,1 baino gehiago Defentsara bideratuko
Mark Rutte NATOren idazkari nagusiak berak onartu du Espainiarekin "ados daudela ados ez daudela esatean" Defentsara bideratutako gastua igotzea dela eta.
Albiste izango da: Israelen eta Iranen arteko su-etena, NATOren goi-bilera Hagan eta orain.eus-en aurkezpena
NATOk "Espainiarekin arazo bat" duela esan du Trumpek Hagako goi-bilera hasi baino lehen
Horrela, agintari estatubatuarrak Espainiaren gastu maila kritikatu du. Gainera, Trumpek NATOren 5. artikulua esplizituki babestea saihestu du, kideen elkarrekiko defentsa klausula, hain zuzen ere.
Albiste izango dira: su-etena Israel eta Iran artean, Gobernu Kontseiluaren urteurrena eta abisu horia beroagatik
Iranek su-etena berretsi eta ukatu egin du su-etenaren ostean Israelen aurka misilak jaurti izana
AEBko presidenteak su-etena iragarri du Truth sare sozialean. Israelek berehala onartu eta salatu du Iranek misilak jaurti dituela bere instalazioen kontra, baina Iranek ukatu egin du.
Iranek eta Israelek misil gehiago jaurti dizkiote elkarri
Iranek atzo iragarri zuen aukera guztiak mahai gainean dituela, eta erantzunaren neurria aztertzen ari direla. Bien bitartean, Donald Trump AEBko presidentea pozik agertu da erasoak eragindako ondorioekin, eta Iranek “erregimen aldaketa” behar duela esan du.
Albiste izango da: AEBen erasoa Iranen, Cerdan kasua eta San Joan bezpera
Guterresek gaitzetsi egin du AEBk Irani egindako erasoa, eta diplomaziaren bideari eusteko eskatu du
Egoeraren larritasunaz ohartarazi du Nazio Batuen Erakundeko buruak. Indarkeria ekintzak areagotzeak, bai Iranen, bai mundu osoan, "ondorio katastrofikoak" izan ditzakeela uste du. Nazioarteko komunitateak tentsioa baretzeko eta elkarrizketarako deia egin du.
AEBk Irango azpiegitura nuklearrak bonbardatu ditu
Iranen hiru instalazio nuklear bonbardatu ostean, Donald Trump AEBko presidenteak "bakea edo tragedia" aukeratzeko eskatu dio Irani. Oposizio demokratak Konstituzioa urratu izana leporatu dio Trumpi, Kongresuaren baimen espliziturik gabe egin duelako beste herrialde baten aurkako ekintza militarra. JD Vanceren hitzetan, bere herrialdea "ez dago Iranekin gerran, haren asmo nuklearrekin baizik".
Trumpek esan du Espainiak "oso gutxi" ordaintzen duela NATOko kide gisa
Horrekin batera, AEBko presidenteak berretsi du erakundeko kide guztiek BPGaren % 5 inbertitu beharko luketela defentsan.
Trumpek 90 egunez luzatu du TikToki Txinatik bereizteko emandako epea
Trumpek 90 egun gehiago eman dizkio TikToki Txinako matrizetik bereiz dadin, AEBn erabili ahal izateko. Bidenen agintaldiko lege batek Txinarekin moztera behartzen zuen aplikazioa, AEBren "arerioa" dela iritzita, baina Trump presidenteak luzapenak onartu ditu TikTokek AEBko inbertitzaile bat aurkitu dezan.