Albiste izango da: Amnistia Legearen bozketa, NATOren berrarmatzea eta bero-bolada larunbatetik aurrera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Auzitegi Konstituzionala, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Ekainaren 26 honetan lerroburu izango diren gaiak, honatx:
- Amnistiari buruzko Legearen bozketa: Alderdi Popularrak Amnistia Legeari jarritako helegiteari buruzko bozketa gaur egingo da Auzitegi Konstituzionalean. Aurreikuspenen arabera, auzitegi horrek Amnistia Legea ontzat emango du, 6 magistratu progresisten aldeko eta 4 epaile kontserbadoreen aurkako botoekin.
- NATOren berrarmatzea: Atzo amaitu zen NATOren goi-bilera Hagan, eta estatu guztiek, Espainiak barne, sinatu dutenaren arabera, defentsa gastura BPGaren % 5 bideratuko dute estatuek. Bileraren ostean, Pedro Sanchezek berretsi zuen Espainiak bere ibilbide-orriari jarraituko diola eta BPGaren % 2,1 bideratuko duela. Horren aurrean, haserre agertu zen Donald Trump AEBko presidentea, eta muga-zergak areagotzearekin mehatxatu zuen.
- Bero-bolada: Udalako lehen bero-bolada iritsiko da larunbatean, eta aurreiskupenen arabera, gutxienez, asteartera arte iraungo du. Euskalmeten arabera, 30 gradutik gora kokatuko dira termometroak asteburu osoan, bereziki, igandean eta datorren astelehenean.