Albiste izango da: Israelen eta Iranen arteko su-etena, NATOren goi-bilera Hagan eta orain.eus-en aurkezpena
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko ekainak 25, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Su-etena Israel eta Iran artean: Hamabi eguneko gerraren ondoren, Donald Trump AEBko presidenteak iragarritako hamabi eguneko su-etenak bonbardaketak isilarazi ditu. Bi estatuek bukatutzat eman dituzte erasoak.
- NATOren goi-bilera: Aliantza Atlantikoko 32 herrialdeetako gobernuburu eta estatuburuak Hagan elkartuta daude atzotik. Mahai gainean duten gai nagusienetako bat defentsarako gastua izango da. Gaur, 08:00etan hasiko dira iristen parte-hartzaileak, eta 14:00etarako Mark Rutte NATOko idazkari nagusiaren agerraldia dago iragarrita.
- Orain atariaren aurkezpena: orain.eus EITB Mediaren albiste zerbitzu digital berria aurkeztuko dute gaur arratsaldean, 18:30ean, Bilbon. Gaurkotasunari buruzko informazioa bilduko du atariak, euskaraz eta gaztelaniaz.