Albiste izango dira: su-etena Israel eta Iran artean, Gobernu Kontseiluaren urteurrena eta abisu horia beroagatik
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko ekainaren 24, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Su-etena Israel eta Iran artean: Donald Trump AEBko presidenteak su-etena iragarri du Iranen eta Israelen artean, baina Iranek ukatu egin du. Trumnpek esan du Israel eta Iran "ia aldi berean" hurbildu zitzaizkiola bakea eskatzeko. "Israel eta Iran nigana etorri ziren, ia aldi berean, eta esan zuten: 'BAKEA!'. Nik jakin nuen unea orain zela. Mundua eta Ekialde Hurbila dira benetako irabazleak! Bi nazioek etorkizuna MAITASUNEZ, BAKEZ ETA OPAROTASUNEZ beteta ikusiko dute", adierazi du agintariak astelehen gauean, Truth Social sare sozialean.
- Gobernu Kontseiluaren lehen urteurrena: Imanol Pradalesek lehendakari kargua hartu eta egun batzuetara egin zen bere exekutiboaren lehen Gobernu Kontseilua. Urteurrena dela eta, gaur organo horren lehen bilera Ajuria Enea jauregian egingo da, eta ondorengo prentsaurrekoan Pradalesek hitz egingo du.
- Abisu horia beroagatik eta prezipitazioengatik: Euskal Autonomia Erkidegoan abisu horia ezarriko du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, beroagatik eta prezipitazioengatik. Beroagatik ezarritako abisua 12:00etatik 18:00etara egongo da indarrean, eta euriagatik ezarritakoa, berriz, 15:00etan aktibatuko da eta gauerdira arte egongo da indarrean.