Ekialde Hurbila
2024/11/10 - 19:17
Netanyahuk aitortu du irailean Libanon bilagailuak erabiliz egindako erasoak Israelek egin zituela
Hasiera batean eraso informatiko batekin lotu zituzten irailaren 17an eta 18an Libanon izandako leherketak, baina AEBko funtzionarioek baieztatu dute Israelgo inteligentzia zerbitzuek lehergaia ezkutatu zutela Libanora bidalitako 3.000 bilagailutan.
2024/11/09 - 20:39
Qatarrek ez du Israelen eta Hamasen arteko bitartekari izaten jarraituko
"Alde biei esan genien fede oneko akordio bat lortzen saiatzen ez badira ezingo dugula bitartekari izaten jarraitu. Ondorioz, Hamasen bulego politikoa ez dago jada bere helbururako erabilgarri", esan dute identifikatu gabeko iturriek.
2024/11/08 - 21:44
Azarotik apirilera gutxienez 24 aldiz erabili zuen Israelek fosforo zuria Gazan, NBEk baieztatu duenez
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) herrialde guztiei eskatu die, nazioarteko betebehar legalen arabera, Gazan krimen gehiago saihesten laguntzeko, eta justizia egin dadin eskura dituzten bideak erabiltzeko, bai jurisdikzio unibertsala aplikatuz, bai balizko egileak estraditatuz, epaituak izan daitezen.
2024/11/06 - 14:11
''Donald Trumpen garaipenak olatu ultrakontserbadorea ekarriko du Estatu Batuetako politiketara''
EITB Mediako Nazioarteko arduradunak, Mikel Reparazek, hauteskundeetako emaitzen lehen analisi bat egin digu.
2024/11/01 - 20:12
Israelek Baalbek hiri historikoa gogor erasotu du, bere ondare erromatarra mehatxatuz
Eguzkiaren Hiria izenez ezaguna, Libano ekialdeko Baalbek historikoak Israelen lehen ebakuazio-agindua jaso du aste honetan. Israelek areagotu egin ditu zonaldearen aurkako bonbardaketak, eta munduko aztarna erromatar garrantzitsuenetako batzuk mehatxatu ditu.
2024/10/31 - 21:15
Gutxienez 45 pertsona erail ditu Israelek Libanon azken 24 orduetan egindako erasoetan
Najib Mikati Libanoko lehen ministroak salatu du Israelek Libanoko hegoaldean eta ekialdean emandako dozenaka herrien ebakuazio-aginduak "gerra krimena" direla, biztanleria zibila indarrez mugitzera behartzen baitute.
2024/10/25 - 21:20
Israelek menia adosteko beste proposamen bat aurkeztu du, "balizko" su-eten iraunkor bat tartean
Bestalde, Hamasek berretsi du ez duela Israelekin "akordio partzialik" onartuko, eta negoziazioetarako baldintza gisa Gazako zerrendan su-etena ezartzea eskatu du berriro.
2024/10/24 - 20:41
Putinek dio BRICS taldeko kide guztiek nahi dutela Ukrainako gerra "lehenbailehen" amaitzea
"Gatazka ahalik eta azkarren eta, ahal dela, modu baketsuan bukatzean zentratuta daude guztiak", azpimarratu du Errusiako presidenteak Kazan hirian egindako goi-bileraren amaieran.
2024/10/22 - 22:40
Milaka palestinarrek utzi dute Beit Lahiya hiria, Jabaliatik gertu, Israelen jazarpen etengabearen ondorioz
Urtebeteko gerraren ostean, ezin dute bertan jarraitu. Jabaliako ospitaletik artatu ezin dituzten gaixo larrienak ateratzen ere ez dute uzten, UNRWA egunero alferrik salatzen ari denez. Zerrendan zehar azken orduetan eginiko erasoetan 115 pertsona gehiago hil ditu Israelek.
2024/10/22 - 22:01
Buruzagien bilera informal bat eta aldebiko batzarrak, BRICS taldeko XVI. goi-bileraren hasieran
Goi-bileraren puntu nagusietako bat taldearekin bat egiteko estatuen kategoria berri bat sortzeko mekanismoen eztabaida izango da, baina horrek ez du esan nahi erakundearen bederatzi kideko zerrenda handituko denik.
2024/10/22 - 20:15
Israelek egindako bonbardaketa batek etxebizitza eraikin bat erabat suntsitu du Beiruten
Israelek egindako bonbardaketa batek Beiruteko hegoaldeko Tayouneh auzoko hamar bat solairuko eraikin bat behera etorrarazi du, Libanoko hiriburuaren aurkako eraso batean.
2024/10/21 - 22:11
Palestinarren aurkako genozidioa salatzeko eta Israeli su-etena eskatzeko elkarretaratzeak egin dira
Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, elkarretaratzeak egin dira gaur Euskal Herriko hainbat tokitan. Palestinarren genozidioa amaitzeko eskatu dute eta Israeli berehalako su-etena eskatu diote zonaldean.
2024/10/21 - 15:33
Sindikatuek eta hainbat gizarte eragilek bat egin dute gaur Gernika-Palestinak deitutako mobilizazioarekin
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek Bilbon egin dute eguerdian elkarretaratze nagusia, eta euskal erakundeei eta enpresei eskatu diete eten ditzatela Israelekin dituzten harreman komertzialak berehala. Arratsaldean Euskal Herriko 178 herrietan egingo dira protestak.
2024/10/21 - 14:38
Israel, Libanoren aurkako bonbardaketez: "Hezbollah erasotzen jarraituko dugu kolapsatu arte"
Israel Katz Israelgo Atzerri ministroak azpimarratu duenez, "Beirut sugarrek hartuta dago" eta Hezbollah milizia xiitak egindakoa "gogor ordaindu du eta ordaintzen jarraituko du".
2024/10/21 - 11:58
Albiste izango dira: EITB Data: Industria, Gazako gerra, eta Italiaren deportazio plan polemikoa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/20 - 22:57
150 palestinar hil ditu Israelek Gazan asteburu odoltsu honetan
Hezbollahk Beiruten duen Inteligentzia zentroa ere erasotu du Israelek, eta iragarri du datozen orduetan Hezbullahren banku sektoreko zenbait sukurtsali egingo diela eraso.
2024/10/20 - 22:30
Israelek Irani erasotzeko prestaketak jasotzen dituen dokumentu klasifikatuak argitara atera dira
AEBko Inteligentzia Zerbitzuko dokumentuak dira, eta Isralen gerra planak jasotzen ditu. Hauxe du titulua: "Aireko Indarrak Iranen aurkako erasoa prestatzen jarraitzen du". AEBk ikerketa abiatu du filtrazioa izan den edo Pentagonoa hackeatu duten argitzeko.
2024/10/18 - 19:57
Bidenek eta Scholzek uste dute Sinwar hiltzeak "atea irekitzen diola bakeari"
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak "abagune" gisa ikusten du haren heriotza, eta "justizia une" bezala deskribatu du hilketa. Era berean, Alemaniako kantzilerrak adierazi du orain "su-etenerako benetako aukera" dagoela.
2024/10/18 - 17:29
Hamasek ofizialki baieztatu du Yahya Sinwar liderraren heriotza
"Yahya Sinwar anaia liderraren, eta harrotasunaren eta martirioaren bidean, haren aurretik izan ziren mugimenduaren buruzagi eta sinbolo guztien martirioak Hamasen eta gure erresistentziaren indarra, sendotasuna eta determinazioa areagotu besterik ez du egingo", adierazi du taldeak.
2024/10/18 - 14:56
Israelek Yahya Sinwar Hamaseko buruzagia Gazan hil aurreko unearen bideoa zabaldu du
Israelgo tropek Gazan egindako ekintza militarrean Yahya Sinwar hil aurretik drone bidez hartutako irudiak dira. Azken urtean, Tel Aviven helburu nagusia Hamaseko buruzagi gorena eta urriaren 7ko erasoak agindu zituena hiltzea izan da.