Errioxa
Logroñon hilda agertu diren 13 eta 20 urteko bi gazteren kasua ikertzen ari da Polizia
Gorpuak Errioxako hiriburuko kale batean aurkitu dituzte, baina gorpuetan ez dute indarkeria zantzurik atzeman.
Ikerketek genero-indarkeriako testuinguru batean kokatzen dute Fuenmayorgo parrizidioa
Familiako genero-indarkaria gertakari batean, 19 urteko gazte batek ustez bere aita hil zuen arma zuri batekin, abenduaren 31ko arratsaldean. Alarguna VioGén sisteman (Genero Indarkeria Kasuen Jarraipen Integralerako Sistema) agertu zen 2012an.
75 urteko euskal herritar bat hil da Errioxan, bere autoa AP-68 errepidetik aterata
Istripua astelehen goizean gertatu da, Errioxako San Asensio herrian. Gizonaren ibilgailua errepidetik atera da.
Kontrolpean da Errioxan piztu eta Bastidara iritsi zen sutea
Errioxan piztutako baso-sute bat Arabara iritsi da
Errioxako Gimileo herrian piztu da sua, baina Araban sartu da makaldi batetik. Hori dela eta, Guardiako suhiltzaileak bertaratu dira, sua itzaltzeko lanetan laguntzeko.
Fuenmayorreko kanpalekuan oporretan zegoen 7 urteko ume bizkaitar bat hil da
Errioxako Gobernuak ez du heriotzaren zergatiaren berri eman, baina baztertu egin du bero-kolpe batengatik edo istripu batengatik izan denik. Haurra Sestao River futbol taldeko jokalaria zen.
45 urteko langile bat hil da Altsasun, zuhaitzak mozten ari zela adar bat gainera erorita
Behargin errioxarra baso lanetan ari zela adar bat erorita hil da. Bertara iristeko zaila den baso batean gertatu da ezbeharra, Auntzetan. LAB sindikatuak salatu duenez, aurten dagoeneko 29 behargin hil dira Euskal Herrian.