Etxebizitza
2025/02/12 - 08:42
Albiste izango dira: Omnibus dekretuaren behin betiko onarpena, Loiolako kuartelak eta Gazako su-etena, airean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/09 - 21:10
15.000 lagun kalera atera dira Madrilen ''etxebizitza duina izateko eskubidea'' aldarrikatzera
'Etxebizitza duina eta jasangarria orain!' lelopean, 40 kolektibo eta elkartek baino gehiagok deitu dute martxa (auzo-elkarteak, talde ekologistak, giza eskubideen aldekoak, sindikalak eta sozialak), eta "bizitegi-larrialdi egoera" konpontzeko eskatu diete administrazioei.
2025/02/07 - 13:03
Euskadik alokairuko 1.128 etxebizitza babestu jarri ditu martxan 2024an, 2007tik izan duen daturik onena
Alokairuak etxebizitza babestuetan duen pisua 2007ko % 31tik 2024ko % 56ra igo da, eta Euskadi erreferente gisa sendotu da Estatuan.
2025/02/07 - 10:31
Bartzelonako Udalak eta Hàbitat3 erakunde sozialak Orsola Etxea erosi dute
Jaume Collboni Bartzelonako alkateak prentsaurrekoan adierazi duenez, eraikina Lioness Inversiones funtsari erosi diote 9,2 milioi euroren truke: "Maizterrek ez dute Orsola etxetik joan beharko", gaineratu du.
2025/02/02 - 13:34
Donostiako Udalak 12 lursail utzi dizkio Eusko Jaurlaritzari, babes ofizialeko 5.000 etxebizitza eraikitzeko
Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuaren arabera, jarduera horiei esker Etxebiden alokairuko etxebizitza babestuetarako izena emanda dauden 7.000 eskatzaile ingururen "ehuneko oso altuari" erantzun ahal izango diote.
2025/01/31 - 11:27
Errenteria gune tentsionatu: zer esan nahi du?
Neurriak planteatzen dituen EAEko lehen udalerria da. Alokairu kontratuetan eragina izango du neurriak.
2025/01/31 - 11:25
Errenteria eremu tentsionatua da gaurdanik
Bertako alkate Aizpea Otaegik gogora ekarri du Etxebizitza Ministerioak ez duela "erreferentzia prezioen indizea" zehaztu, nahiz eta ezinbestekoa izan "bost urte baino gehiago alokatu gabe egon diren etxebizitzen prezioak erabakitzeko".
2025/01/30 - 10:38
Espainiako Aldizkari Ofizialak publikatu du Errenteria dela EAEn gune tentsionatu izendatutako lehen udalerria
Horrela, alokairuen prezioei eusteko neurriak planteatuko dituen EAEko lehen udalerria da.
2025/01/28 - 14:44
Eusko Jaularitzak babestutako 297 etxebizitza eraikiko ditu alokairurako Gasteizen, eta 84, Donostian
Etxebizitza Sailak alokairura bideratutako 120 eta 177 etxebizitza eraikiko ditu Zabalganan eta Larreinen. Halaber, 84 bizitoki egingo ditu Loiolako Erriberan.
2025/01/25 - 16:50
Martuteneko espetxearen lursailak babes ofizialeko etxeak eraikitzeko emango ditu Espainiako Gobernuak
Alokairura bideratutako 400 etxebizitza egitea da asmoa, erdiak 35 urtetik beherakoentzat izateko. Lanak legegintzaldi honetan hastea aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak.
2025/01/25 - 15:20
Babes ofizialeko etxebizitzak eraikiko dira Martuteneko kartzelako lursailean
Gaur egun Martuteneko espetxea dagoen lursailetan babes ofizialeko etxebizitzak eraikiko dira. Espainiako gobernuak Jaurlaritzari doan emango dizkio lurrak. Denis Itxaso etxebizitza sailburua eta Eneko Goia Donostiako alkatea pozik agertu dira erabakiarekin.
2025/01/24 - 20:54
''Gure helburua ez da kanona ezartzea, herrian hutsik ditugun etxebizitzak alokairura ateratzea baizik''
Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak jakitera eman duenez, etxeak hutsik mantentzea erabakitzen dutenek metro koadroko 10 euroko kanona ordaindu beharko dute urtean, eta hurrengo urteetan % 10eko igoera izango dute.
2025/01/24 - 19:07
Azpeitia izango da hutsik dauden etxebizitzei kanon bat kobratuko dien lehen udala
Hain zuzen ere, jabeek 10 euro ordaindu beharko dituzte urtean metro karratuko, eta isun hori % 10 haziko da hurrengo urteetan.
2025/01/22 - 10:40
Eskoletako auzia "harrokeriaz eta hezkuntza akordiotik aldenduta" heltzea egotzi dio EH Bilduk Jaurlaritzari
Etxebizitzaren alorrean, udalak "gune tentsionatuak izendatzeko egiten ari diren esfortzua" eta herritarren "etxebizitzarako sarbidea blokeatzen" ibiltzea egotzi dio Nerea Kortajarena EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak EAJri.
2025/01/22 - 10:30
Lurzoru publikoko erreserba bat sortzea eta gazteentzako bi abal lerro berri iragarri ditu lehendakariak
Euskadiko Hirigintza eta Etxebizitza Foroak Bilboko Euskalduna Jauregian egin duen lehen bileran iragarri ditu neurri horiek Imanol Pradales lehendakariak.
2025/01/14 - 19:27
Bilbok HAPO aldatu du pisu turistikoen ezarpena mugatzeko
Erabilera turistikoko logelak eta etxebizitzak lehen solairuan baino ezin izango dira Bizkaiko hiriburuko auzorik kaltetuenetan.
2025/01/14 - 09:43
Zein izango da Sanchezek iragarritako neurrien eragina Euskadin?
Euskadik badu bere etxebizitza-sistema propioa, eta, beraz, Espainiako Gobernuak iragarri duen guztiak ez du zuzeneko translaziorik izango hemen, baina badago aplika daitekeen neurriren bat.
2025/01/13 - 18:50
Bilboko etxebizitza turistikoen erradiografia
Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko hiriburuan erregistratutako etxebizitza turistikoen ia % 40 2023 eta 2024an inskribatu ziren.
2025/01/13 - 18:26
Hauek dira Espainiako Gobernuak etxebizitza krisiari aurre egiten saiatzeko hartu dituen neurriak
Espainiako Gobernuaren egitasmoaren ardatza etxebizitza sozialen parke handi bat osatzea eta blindatzea da, baita laguntzak eta zigor fiskalak areagotzea ere. Pedro Sanchezek iragarritako neurrien erdiak Sumarrek proposatu ditu.

2025/01/13 - 14:10
Diru publikoz eraikitako etxebizitzek "izaera publikoari eutsiko diote betiko", Sanchezek iragarri duenez
"Etxebizitza larrialdiari" aurre egiteko 12 neurri "ausart" aurkeztu ditu Espainiako gobernuburuak. Besteak beste, alokairu publikoa egiteko bi milioi metro koadro utziko dituzte Estatuko Etxebizitza Enpresaren esku, eta jabeak eta maizterrak babesteko berme publikoko sistema sortuko dute.