Isabel Rodriguez eta Denis Itxaso bilduko dira gaur, etxebizitzaren arazoa aztertzeko
Bileraren ostean, 11:30ean, adierazpenak egingo dituzte hedabideen aurrean. Isabel Rodriguez Etxebizitza ministroa Nafarroako, Kataluniako, Asturiaseko eta Kanarietako ordezkariekin ere elkartuko da bilera sorta horren baitan.
Denis Itxaso sailburua eta Isabel Rodriguez Etxebizitza ministroa, artxiboko irudi batean. Irekia
Isabel Rodriguez Espainiako Etxebizitza eta Hiri Agendako ministroa Denis Itxaso Etxebizitza sailburuarekin batzartuko da gaur goizean, 2026-2030 aldirako Etxebizitzari buruzko Estatuko Akordioaren esparruan.
Bilera amaitutakoan, 11:30ean, biek ala biek adierazpenak egingo dituzte kazetarien aurrean.
Etxebizitza ministroa Nafarroako, Kataluniako, Asturiaseko eta Kanarietako ordezkariekin ere elkartuko da autonomia erkidego batzuetako ordezkariekin abiatu duen bilera sorta horren baitan.
RNE irrati kate publikoan egindako elkarrizketan, Rodriguezek gainerako autonomia erkidegoei eskatu die erabakia berriro pentsatzeko eta etxebizitzaren arazoa konpontzeko ahaleginak areagotzeko.
Rodriguezen esanetan, zaila da Sanchezen gobernuak erkidegoei proposatutako etxebizitza alorreko akordioei ezetz esatea.