Etxebizitza
De Andres: "Dekretu baten bidez ez da ezer konponduko; horren erraza izango balitz, duela zortzi urte egitea zeukaten"
Euskadiko PPren presidenteak zalantzan jarri du "Maricarmen dekretua" deiturikoak etxebizitzaren arazoa konponduko duenik. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean esan duenez, "orain arte egin dena etxebizitza bat dutenen bizimodua asko zailtzea da".
Diez Antxustegi (EAJ): "Funts putreak eta jabe txikiak parekatzen dituen dekreturik ez dugu babestuko"
Espainiako Gobernuak Ministroen Kontseiluan gaur onartu nahi duen etxebizitza dekretuari buruz EAJ "negoziatzen" ari dela adierazi du Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak, "alderdi arduratsua" da eta. Dena dela, etxejabe txikien eskubideak babestea markatu du negoziazio horren marra gorri gisa.
Hasi da ministroen kontseilua, etxebizitza dekretuari buruzko negoziazioengatik ordubete atzeratu ostean
Dekretuaren edukiari buruzko akordioak zabalik jarraitzen du, eta Kongresuko kideek bat egitetik urrun daudela esan dute. Sanchezek "azken ahalegina" eskatu du Kongresuan onartzeko.
Albiste izango dira: etxebizitza dekretua, erregaien prezioen gaineko deskontuak eta "Kill Jackie" telesailaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Etxebizitzaren aldeko aldarrikapenekin bat egin dute Bilbon, eta hainbat protestarik Arriaga plazan kanpaldia egin dute
Sare sozialen bidez deituta, berrogeita hamar pertsona baino gehiago daude bart gauetik Bilboko antzokiaren zabalgunean kanpaldi inprobisatua egiten.
Amaiak eskura eman dio Sanchezi etxebizitza dekretuaren aldeko aldarrikapena
Nafarroako abeslariak La Vanguardia sarien banaketa ekitaldia aprobetxatu du eskaera hori Espainiako Gobernuko presidenteari helarazteko, eta ez du inolako aitzakiarik izan kartela kameren eta ikusleen aurrean erakusteko, Bartzelonan egindako galan.
Etxebizitza dekretuaren bidez etxegabetzeak 2028ra arte debekatu, aldi baterako alokairuaren gaineko araudia gogortu eta laguntza fiskalak areagotu nahi dituzte
Espainiako Gobernua etxebizitzari buruzko dekretu berri bat negoziatzen ari da talde parlamentarioekin, asteartean Ministro Kontseiluan onartzeko. Jutsek "urrundu" egin dela esan du azken orduan, eta Sanchezek "azken esfortzua" egiteko eskatu die alderdi guztiei.
Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa Bartzelonan, Sanchezek parte hartu duen ekitaldi baten kanpoaldean
Milaka manifestari mobilizatu dira Bartzelonan, Palau de Congressos de Catalunyaren aurrean, etxebizitza eskubidearen alde. Ordu horretan La Vanguardiako IV. sariak banatzeko ekitaldia hastekoa zen, Pedro Sanchez presidentea bertan zela. Besteak beste, etxebizitza eskubidea "blindatzeko" greba orokorra eskatu dute.
Maizterren Sindikatuak ohartarazi du Soleko kanpaldiak Maricarmenen aldeko akordioa lortzetik harago jarraituko duela
Etxegabetutako emakumearen kasuaren antzekoriko aurrerantzean gerta ez dadin, egonkortasuna ezartzeko neurriak eskatzen dituzte etxebizitza arlorako.
Maricarmenek kanpaldian daudenak animatu ditu ospitaletik: "Borrokatu, defenda ezazue zuena dena"
Madrilen etxegabetu zuten 87 urteko emakumeak protestan ari direnei mezua bidali die, Gregorio Marañon erietxetik. "Bertan zuekin egotea gustatuko litzaidake", esan die.
Etxebizitzari buruzko akordioa urrun dago, denbora agortzear dela
EH Bildu, EAJ eta Junts dekretua onartzeko prest agertu dira; Podemosek eta Sumarrek, berriz, gehiago eskatu dute; eta PPk uste du kaltegarria izango dela "gazteentzat, adinekoentzat, etorkinentzat eta seme-alabak dituzten bikoteentzat".
Espainiako Gobernuarekin negoziazioetan hitz egindakoarekin jeltzaleak ados daudela esan du Maribel Vaquerok
EAJren Diputatuen Kongresuko bozeramaileak Egun On saioan esan du minimoetako akordioaren alde egingo dutela, eta, are gehiago, ez direla oztopo izango.
Aurtengo uztailean iaz baino % 16 hipoteka gutxiago sinatu dira Euskadin
Guztira, 1.856 hipoteka sinatu ziren uztailean (guztiak, etxebizitzak erosteko). Batez beste, 190.890 euroko maileguak ziren. Lurraldeka banatuta, 911 hipoteka sinatu ziren Bizkaian; 625, Gipuzkoan, eta 320, Araban.
Maizterren Sindikatuak Katalunian greba orokorra deitzea proposatu du, "gauzak aldatzen ez badira"
Etxebizitzaren aldeko mobilizazioa Madrilgo Sol plazatik Kataluniara zabaldu da, eta sindikatuak errepide batzuk moztu ditu etxegabetzeen kontrako dekretuaren alde.
Albiste izango dira: txertaketa kanpaina, kanpaldia Solen eta Passion for Knowledge
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Soleko kanpaldiak jarraitu egingo du, etxegabetzeen kontrako dekretua ezarri arte
Maizterren Sindikatuak "historia egiten" segitzeko deia egin du, "egin dezakegun okerrena zer eginik ez dagoela pentsatzea delako". Maricarmenek, bere aldetik, babes mezua bidali du Gregorio Marañon ospitaletik. Ospitalaren atarian, Sumarrek, ERCk, Podemosek, EH Bilduk eta BNGk prentsaurrekoa emango dute 13:00etan.
Sanchezek esan du "erlojuaren kontra" lanean ari dela etxebizitza dekretua onartzeko
Bazkideek, baina, presiopean dute buruzagi sozialista. Sumar bazkideak planto egitearekin egin du mehatxu, dekretua “funts putreen kontrakoa ez bada”. Juntsen botoak giltzarri dira, eta alderdi katalana alde bozkatzeko prest agertu da gaur, betiere “jabe txikiak kriminalizatzen ez badira”.
Maizterren sindikatuak esan du Solen kanpatuta jarraituko duela Espainiako Gobernuak etxegabetzeen kontrako dekretua onartu arte
Sindikatuaren ustez, dekretuak "alokairu kontratu mugagabeak" arautu egin behar ditu. Aldarrikapenok aintzat hartu ezean, protesta beste hiri batzuetara zabalduko dutela hitzeman due.
Ehunka lagunek kanpaldia egin dute Madrilgo Puerta del Solen "Maricarmen dekretua" eskatzeko
Manifestarien arabera, Maricarmenekin gertatutakoa "ezin da berriro gertatu", eta uste dute "premiazkoa eta beharrezkoa" dela Espainiako etxebizitza eredua aldatzeko egiturazko neurriak hartzea, espekulazio negozio izateari utzi eta eskubide bermatu bihurtzeko.
Manifestazio jendetsua egin dute Madrilen etxegabetzeen kontrako berehalako neurriak eskatzeko
Maizterren Sindikatuak Puerta del Solen akanpatzeko deia egin du manifestazioaren amaieran. Antolatzaileek 'Maricarmen dekretua' delakoa asteartean bertan onartzeko galdegin diote Espainiako Gobernuari; hori egin ezean, exekutiborik "zentzurik ez" duela ohartarazi dute.