Funtzionarioak
Osakidetzak 5.425 lanpostuko lan-eskaintza publikoa deituko du 2026an
Berrikuntza gisa, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako 25 lanpostu eskainiko dira, zeladore eta zerbitzu langile kategorietarako. Horrez gain, betetzen zailak diren postuak eskuratzeko bigarren Lan Eskaintza Publikoa (LEP) deituko du Osakidetzak datorren urtean, oraindik hutsik dauden postu guztiak betetzeko asmoz.
Espainiako Gobernuak onartu du funtzionarioen soldatak igotzea: % 2,5, 2025erako, eta % 1,5, 2026rako
Aurtengo igoera ordainketa bakarrean ordainduko da, eta atzeraeraginezko ondorioak izango ditu urtarrilaren 1etik aurrera; 2026koak, berriz, % 1,5eko igoera finkoa izango du, eta horri % 0,5 gehituko zaio 2027an, inflazioaren arabera.
ELAk ez du ontzat eman Madrilen lortutako akordioa eta EAEko langileen baldintzak "hemen erabakitzea" eskatu du
Sindikatuak Gasteizko legebiltzarkideei eskatu die zerbitzu publikoen alde egin dezatela, aurrekontuetako partidak handituz eta langile publikoen lan-baldintzak hemen erabakitzako urratsak emanez.
Estatuko funtzionarioen soldatak % 11 igoko dira 2028ra arte
EAEko funtzionarioen soldatak ere igoko dira, baina erkidegoaren aurrekontuaren arabera. Soldata-igoeraz gain, itunak barne hartzen ditu plantillak indartzea eta barne-sustapeneko hobekuntzak. CCOOk oraindik ez du akordioa babestu.
Betetzeko zailak diren lanpostuen LEPean eskainitako 169 plazetatik % 45 hutsik daude
Guztira, 169 lanpostu eskaini ziren deialdian, baina 75ek uko egin diote plazari edo eszedentzia eskatu dute. Hori gertatu da, hain zuzen ere, Familia Medikuntzako 60 lanpostutan, Pediatriako 10etan eta Psikiatriako 5etan.
Euskarazko hizkuntza-eskakizunak lan-eskaintza publikoak euskaraz eginez edo lanean erabiliz egiaztatu ahal izango dira
Euskara maila egiaztatzeko eta ebaluatzeko beste bi sistema ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko dekretuan jasotakoak.
DBHko eta LHko irakasleentzako LEP handia egiten ari dira BECen
Urduritasuna eta ilusioa nagusi izan dira larunbat honetan, azterketak hastean. Guztira, 1.268 lanpostu eskainiko dira Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakasleen artean, eta bitarteko langileen tasa % 4ra murriztuko da.
Eusko Jaurlaritzak 2026ko urtarriletik aurrera berrekingo dio telelanari
Langile publikoek astean bi egunetan jardun ahal izango dute lan-modalitate horretan. Gainera, telelanaren bitartez lan egin dezaketen langile guztiei ere aukera hori ematen die dekretuak, betiere zerbitzu publikoa behar bezala ematen dela bermatzen bada.