Bizkaiko Foru Aldundiak administrazioaren euskalduntzean "atzerapausoak" eman dituela salatu dute
ELA eta LAB sindikatuek eta Euskalgintzaren Kontseiluak salatu dutenez, Bizkaiko Foru Aldundiak administrazioaren euskalduntzean "atzerapausoak" ematea erabaki du, eta aurrerantzean lan-eskaintza publikoetan eskainiko dituen lanpostuen erdietan baino ez da euskara eskakizuna derrigorrezkoa izango.
"Administrazioaren euskalduntzean atzerapausorik ez!" lelopean gaur egin duten bilkuran, euskararen eta euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako bide errazena hartzea egotzi diote Bizkaiko Foru Aldundiari.
Deitzaileen iritziz, Bizkaiko Foru Aldundiaren erabakia "norabide aldaketa" bat da hizkuntza politikari dagokionez. Are gehiago, euskararen normalizazioan emandako "atzerapausoak" eragina izango du herritarren eta langileen eskubideetan, horien iritzian.
Hori guztia dela eta, erabaki horren inguruan hausnarketa egitera eta neurriak hartzera deitu dituzte arduradun politikoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko