Hamas
2025/02/10 - 17:54
Trumpek onartu du Gazatik kanporatutako palestinarrak ezingo direla inoiz Zerrendara itzuli
AEBko presidenteak azaldu du palestinarrak toki "iraunkor" batean biziko direla, eta toki hori "askoz hobea" izango dela. Gainera, Trumpek onartu du Zerrenda "ez dela bizitzeko moduko" lekua, Israelgo Armadak urte eta erdian suntsitu du eta.
2025/02/08 - 14:00
Libre geratu diren azken bahituen egoera ikusita Netanyahuk esan du erantzun egingo duela
Aske utzi dituztenean, Or Levi, Elo Sharabi eta Ohad Ben Ami zargalduta agertu dira. Israelek 183 preso palestinar askatu ditu trukean.
2025/02/07 - 20:20
Beste hiru gatibu israeldar askatuko dituzte larunbat honetan preso palestinarren truke, su-etenaren baitan
Or Levi, Eli Sharabi eta Ohad Ben Ami dira, 34, 52 eta 56 urteko gizonak, hurrenez hurren. Bestalde, Hamasek dei egin die su-etenaren bitartekariei Israeli presioa egin diezaioten arlo humanitarioan hartutako konpromisoak bete ditzan.
2025/02/06 - 18:42
Israelek Gazaren aurkako erasoak amaitzen dituenean Zerrenda AEBren "esku uztea" planteatu du Trumpek
Ordurako, palestinarrak "toki seguruago eta politagoetan biziko dira, etxebizitza berri eta modernoetan", azaldu du AEBko presidenteak bere sare sozialean argitaratutako mezu batean.
2025/02/05 - 18:46
"Deserriratze oro erabat debekatuta" dagoela gogorarazi dio NBEk Trumpi
Nazioarteak, Israelek izan ezik, ia aho batez errefusatu du AEBko presidenteak Gaza "kontrolpean hartzeko" eta berreraikitzeko duen ideia, "Ekialde Ertaineko Riviera" berria bihurtuz.
2025/02/05 - 10:19
Hamasek ziurtatu du ez duela baimenduko AEBk Gazako Zerrendaren kontrola hartzea
Miliziaren arabera, presidente estatubatuarrak Gazarako iragarritako planak "kaosa eta tentsioa" eragingo du eskualdean. Saudi Arabia ildo beretik mintzatu da, eta AEBk Gaza okupatzearen eta gazatarrak behin betiko beste gune batera lekualdatzearen kontra agertu da.
2025/02/05 - 08:06
AEBk Gazako Zerrendaren "kontrola" hartuko du, Trumpek nabarmendu duenez
AEBko presidenteak Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa hartu du Etxe Zurian. Horren ostean, elkarrekin eman duten prentsaurrekoan, Trumpek azaldu du Palestinarren eremua "Ekialde Hurbileko Riviera" bihurtu nahi duela, gazatarrak beste eremu batera "behin betiko" lekualdatuta.
2025/02/02 - 18:17
Akordioa hautsi izana egotzi dio Hamasek Israeli, Gazara laguntza "urria" heldu baita
Astelehen honetan hasiko dituzte su-etenaren bigarren fasea zehazteko negoziazioak, helburu zeharo zaila dutela: Gazako Zerrendaren etorkizun politikoa argitzea.
2025/01/31 - 16:58
Larunbatean aske utziko dituen hiru bahituen izenak jakinarazi ditu Hamasek
Israelek, bestalde, 90 palestinar utziko ditu bihar libre; tartean, biziarteko kartzela-zigorra betetzen ari ziren bederatzi preso eta zigor oso luzeak zituzten 81 preso.
2025/01/30 - 19:21
Hamasek 8 bahitu askatu ditu 110 preso palestinarren truke
Su-etena hasi zenetik egin den trukerik handiena izan da
2025/01/30 - 11:21
2023ko urriaren 7ko erasoetan bahitutako militar bat askatu du Hamasek Gaza iparraldean
Gazako Zerrendan 15 hilabetez gatibu egon ostean, Hamasek ostegun honetan askatu du Agam Berger 20 urteko gaztea. Gurutze Gorriaren esku utzi dute Gazako Zerrendako Yabalia herriko plaza suntsitu batean egin duten ekitaldian, eszenatokiarekin eta ikusleekin.
2025/01/30 - 08:50
Albiste izango dira: Hegazkin istripua Washingtonen, garraioa doan 12 urtera arte eta Hamas-Israel trukea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/29 - 23:41
Hamasek hiru gatibu israeldar eta bost thailandiar askatu ditu ostegun honetan
Horren truke, Tel Avivek 110 preso palestinar askatu ditu: 30 Arbel Yehud zibilaren truke, 50 Agam Berger emakume soldaduaren truke eta beste 30 Gadi Moses 80 urteko adineko gizonaren truke.
2025/01/28 - 17:58
Milaka gazatarrek etxerako bidea egiten jarraitzen dute
Atzo 300.000 pertsona inguruk egin zuten Gaza iparralderako bidea, hurrengo egunetan izango omen denaren erdia baino gutxiago. Gaza iparraldean hamar eraikinetik bederatzi suntsiturik daude.
2025/01/27 - 18:13
Dozenaka mila palestinar Gazako iparraldera itzultzen ari dira
Hamasen aburuz, "Israelen okupazioaren porrotaren adierazpena" da itzulera masiboa. Senideekin elkartzea eta txikizioaren erdian haien etxeak aurkitzea dute helburu desplazatuetako askok.
2025/01/26 - 23:40
Gaza "garbitzeko", palestinarrak Egiptora eta Jordaniara bidaltzea proposatu du Trumpek
Bi herrialdeek argi utzi dute ez dutela erabakia babestuko; izan ere, haien iritzian, Nakba berria izan liteke eta bi estatuen aukera betiko zapuztuko luke. Israelgo ultraeskuinak, berriz, pozik hartu du Trumpen proposamena. Hamasek argi esan du palestinarrek ez dutela inoiz aukera hori onartuko.
2025/01/26 - 17:50
Milaka palestinar iparraldera itzuli ezinik, Israelek erdibidean geldiarazi dituelako
Milaka lagun etxera joan ezinik daude Gazan. Israeleko soldaduek galarazi egin diete iparraldera egitea, eta adostutakoa ez dute bete. Horixe da Israelek jarri dien zigorra, atzo Hamasek askatutako gatibuen artean emakume zibil bat ez zegoelako. Hamasek iragarri du datorren astean askatuko dutela.
2025/01/21 - 17:33
Israelgo Armadak erasoaldia abiatu du Jeninen, Zisjordanian, eta zortzi palestinar hil ditu
Netanyahuk azpimarratu du 'Burdinazko Harresia' operazioaren helburua dela hirian "terrorismoa desagerraraztea". Zisjordanian "mobilizazio orokorra" egiteko deia egin du Hamasek, "okupazioaren erasoari aurre egiteko".
2025/01/20 - 11:31
Bonba hotsen burrunbarik gabe esnatu da Gaza, menia indarrean sartu eta 24 ordura
Oraingoz, Hamas eta Israel adostutakoa betetzen ari dira. Atzo iluntzean Hamasek hiru bahitu israeldar askatu zituen, eta bart 90 preso palestinar libre utzi ditu Israelgo Armadak. Giza-laguntza ere ari da iristen Gazara.
2025/01/20 - 01:25
Hamasek askatutako hiru bahituak Israelen daude dagoeneko
Hiru emakume zibil dira lehen askatuak: Romi Gonen, 24 urtekoa; Emily Damari, 28 urtekoa, eta Doron Steinbrecher, 31 urtekoa. Hiru gatibuak Tel Aviveko Sheba ospitalera eraman dituzte, azterketak egiteko. Israelgo Gobernuak 90 preso palestinar askatu ditu hiru bahitu horiek libre uztearen truke.