Iran
2024/01/20 - 15:04
Irango Guardia Iraultzaileko lau kide hil dira Israelek Sirian egindako eraso batean
Damaskoko Mezzeh auzoko lau solairuko eraikin baten aurka egin dute erasoa. Segurtasun-eremu horretan, nazioarteko hainbat egoitza diplomatiko daude, tartean Irango eta Libanoko enbaxadak, baina etxebizitzak ere badaude.
2024/01/18 - 12:54
9 lagun hil ditu Pakistanek Irango lurretan, "erreboltari balutxeen" aurkako bonbardaketa batean
Duela bi egun Iranek egin zuen erasoa Pakistango lurretan, Jaish al-Adl taldeak han dituen posizioen aurka eta Islamabadek ondorioak iragarri zituen. Hildako bederatzi pertsonetako lau haurrak dira.
2024/01/16 - 12:45
Iranek misil balistikoak jaurti ditu Iraken eta Sirian
Irakeko Gobernuko Segurtasun arduradunek baieztatu dutenez, gutxienez zortzi misil jaurti dituzte Estatu Batuen kontsultatuaren eraikin baten kontra, Iraken menpeko Kurdistango lurretan. Erasoan, bi pertsona hil dira eta lau zauritu.
2024/01/15 - 22:16
Yemengo huthiek AEBko merkantzia ontzi bati eraso egin diote Itsaso Gorrian, tentsioa areagotuz
Yahya Sarea huthien bozeramaile militarrak erasoa aldarrikatu du, eta AEBk eta Erresuma Batuak egindako erasoei erantzungo dietela zin egin du.
2024/01/12 - 21:13
AEBk eta Erresuma Batuak Yemenen egindako erasoak beste fronte bat ireki du Ekialde Hurbilean
Ameriketako Estatu Batuek eta Erresuma Batuak gidatutako nazioarteko erasoak agerian utzi ditu mendebaldearen eta mundu musulmanaren artean dauden tentsioak; izan ere, musulmanek kezka handiz ikusi dituzte erasoak, eta kasu batzuetan, horien aurka agertu dira.
2024/01/12 - 21:01
Nortzuk dira huthiak eta zergatik borrokatzen dute Yemenen?
Huthiek Yemengo hiriburua kontrolatzen dute, Sana, eta Hamasen eta Iranen aliatuak dira. Itsaso Gorrian nabigazioa asaldatzea lortu dute, Gazako gerragatik Israeli presioa egiteko.
2024/01/12 - 14:20
Saudi Arabiak eta Txinak "moderazioa" eskatu diote AEBri; Errusiak Yemengo bonbardatzeak gaitzetsi ditu
Frantziak, Alemaniak eta Japoniak, esaterako, erasoak justifikatu dituzte eta autodefentsarako eskubidearen baitan kokatu dituzte.
2024/01/12 - 08:46
AEBk eta Erresuma Batuak aire erasoa egin dute Yemenen, huthien kontra
Milizia xiitak misil balistikoekin eta gurutzaldi-misilak jaurtita erantzun du, eta bi herrialdeei gerra deklaratu die. Ekialde Hurbileko gatazka Gazaz harago zabaltzea ekarri dute erasook.
2024/01/11 - 21:15
Zatiketa nazioartean, Hegoafrikak Israeli Gazan "jokabide genozida" izatea leporatu ondoren
Hegoafrikak Israelen aurka Nazioarteko Justizia Gortean egindako akusazioak mundua zatitu du salaketaren aldekoen artean, Arabiar Liga, Iran, Brasil eta Kolonbia kasu, eta kontrakoen artean, AEB eta Erresuma Batua, besteak beste.
2024/01/07 - 17:30
Israelen eta Iranen arteko talka zuzenak ematen du beldur gehien une honetan
Mikel Ayestaran EITB Mediak Ekialde Hurbilean duen korrespontsalak adierazi duenez, gerra zabaltzeko arriskua benetako kezka bihurtu da azken egunotan. Inguruko hainbat herrialdetan egoera gaiztotu egin da, eta edozer gerta daiteke datozen asteotan.
2024/01/05 - 13:44
Iranek erabakiko du atentatuagatik "noiz eta non hartuko duten mendekua", Irango buruzagi gorenaren arabera
"Irango Indar Armatuek zehaztuko dute noiz eta non hartuko duten mendekua", esan du Ali Khameneik. Estatu Islamikoak bere gain hartu zuen atzo erasoa.
2024/01/04 - 09:50
Estatu Islamikoak bere gain hartu ditu Iran hegoaldean egindako eraso "suizidak"
Telegrameko kanalen bidez zabaldutako ohar batean, Estatu Islamikoak azaldu du bi militante "jendetzara" hurbildu zirela Kermaneko Soleimaniren hilobitik gertu, eta "zartarazi" egin zituztela haien "lehergailu gerrikoak". Gainera, bi erasotzaile suizidak identifikatu ditu.
2024/01/03 - 23:33
Hezbolak ohartarazi du "mugarik gabe" borrokatuko dutela Israelen aurka, hark gerra hasten badu
Hasan Nasrala Hezbola talde xiitako buruzagiaren hitzetan, Libanoko subiranotasunaren urraketa "nabarmena" izan da Al Arouriren hilketa, eta Irango Kerman hirian izandako eraso "gorrotagarriak" gaitzetsi ditu.
2024/01/03 - 17:16
Ia 100 hildako Iranen, Soleimaniren hilobitik gertu izandako bi leherketetan
Leherketak Soleimaniren heriotzaren urteurreneko ekitaldietan izan dira. Lau urte dira, AEBk Iraken egindako bonbardaketa baten ondorioz, Guardia Iraultzailearen Quds Indarraren buruzagia hil zela.
2024/01/03 - 15:37
Dozenaka hildako Iranen, Qasem Soleimani lurperatuta dagoen hilerritik gertu izandako bi leherketetan
Dozenaka pertsona hil dira Irango Kerman hiriko hilerrian izandako bi leherketen ondorioz. Qasem Soleimani teniente jeneralaren hilketaren laugarren urteurrena ospatzen ari ziren leherketaren unean. Irango agintariek ekintza terroristatzat jo dituzte erasoak.
2023/12/10 - 15:06
Narges Mohammadi aktibista irandarrak Bakearen Nobel saria jaso du
Evingo (Teheran) espetxean idatzi, eta Kiana eta Ali Rahmani seme-alabek irakurritako hitzaldian saridunak adierazi duenez, "Irango gazteriak kaleak eraldatu ditu gaur", "erresistentzia bizirik dago eta borrokak iraun egiten du".
2023/12/09 - 23:10
Narges Mohammadi Bakearen Nobel saridunak gose greba hasiko du sari-emate ekitaldiaren egunean
Igande honetan jasoko dute haren senideek Oslon saria. Irango kartzela batean dago Mohammadi, 10 urteko espetxe zigorra betetzen. "Iranekiko estrategia argi eta egonkorra" izateko eskatu dio haren senarrak Mendebaldeari.
2023/12/04 - 11:58
Israelek ofentsiba indartu du Gazan, eta hegoaldea lurrez erasotzeko prestatzen ari da
Etengabeko erasoen aurrean, Irango Atzerri ministro Hosein Amir Abdolahianek adierazi du AEBk ordaindu egin behar duela, "emakumeak, haurrak eta zibilak hiltzeko orduan", Israeli emandako laguntza "hipokritagatik".
2023/11/12 - 13:48
Gazaren setioa amaitzea eta Israelek kontuak ematea eskatu dute herrialde arabiarrek eta musulmanek
57 herrialde arabiarretako eta gehiengo musulmaneko estatuburuak ekintzara pasatzeko eta urrats zehatzak emateko asmoa bateratu dute larunbat honetan Riaden egindako larrialdiko goi-bileran, Israelen jokabidearen aurrean Mendebaldeak beste neurri bat erabiltzen duela salatu dute.
2023/10/28 - 12:37
Hil egin da Teheranen ustez beloa ez eramateagatik larri zauritu zuten neska adingabea
Agintariek diote tentsio jaitsiera batengatik galdu zuela konortea 16 urteko neskatoak metroan, baina giza eskubideen aldeko taldeek salatu dute beloa ez jartzeagatik egin ziotela eraso.