Lapurdi
2025/02/26 - 22:25
Hileta-elizkizunetan musika erabiltzeagatik ordaindu beharko da Ipar Euskal Herrian
Frantziako Justiziak arrazoia eman dio egile eskubideak kudeatzen dituen Estatuko erakundeari. Ondorioz, 1 eta 5 euro artean ordaindu beharko dira, abesti kopuruaren arabera.
2025/02/26 - 20:00
EHNE: "Otsoa Nafarroatik gero eta gertuago dago"
Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak jakin duenez, beste otso bat agertu da Larhun mendiaren inguruetan, Lapurdiko mugan eta itsasotik kilometro gutxira.
2025/02/22 - 10:06
Dozenaka hektarea erre dira Xoldoko gainean izandako baso sutean
Tontorretik lakura arteko lurretan piztu dira garrak ostiral arratsaldean, bizpahiru fokutan, eta suhiltzaileek 01:30ean lortu dute sutea itzaltzea.
2025/02/21 - 22:01
Biriatuko Xoldoko gaina mendiko suteak 10 hektarea kiskali ditu
Tontorretik lakura bitarteko lurretan piztu dira garrak, eta 10 hektarea larre kiskali dira. Erre den sailetik gertu ez dago etxebizitzarik.
2025/02/21 - 21:15
Sutea piztu da Biriatuko Xoldoko gaina mendian
Suhiltzaileek 17:00ak aldera izan dute gertatutakoaren berri, eta suteak hiru foku dituela uste dute. Oraindik itzali ez badute ere, datozen orduetarako iragarrita dagoen eguraldiak laguntzea espero dute. (@antxetairratiaren irudiak)
2025/02/20 - 19:55
Euskaraldia, entitateetan euskararen erabilera areagotzeko "tresna ezinhobea"
Euskaraldian parte hartu nahi duten entitateek izena eman dezakete dagoeneko. Hizkuntza ohiturak euskarara ekartzeko ariketa sozialaren 4. ekitaldian "oinarrizko egitekoak" izango dituzte entitate guztiek, baina, baita bestelako pausoak emateko aukera ere, hala erabakitzen dutenek.
2025/02/15 - 16:30
Lapurdiko isuri gutxiko eremua ekainaren 1ean sartuko da indarrean
Gehiengo sinplez atera da aurrera autoen etiketa ekologikoa jartzera behartzen duen eta horren arabera errepide batzuetarako sarbidea galaraziko duen neurria. Hala ere, Biltzar tirabiratsua izan da, neurriaren aldeko zein aurkako ahots ugari entzun baitira.
2025/02/09 - 10:54
Gizon bat larri zauritu dute bart labankadaz Angelun
Hainbat labankada eman dizkiote liskar batean, eta bihotz-biriketako geldialdia izan du. Gizon bat atxilotu dute erasoarekin lotura duelakoan.
2025/02/05 - 20:27
16 urtetik beherako haur eta gaztetxoei "xaxatzaile" izateko eskatu die Euskaraldiak
'Xaxatzaile' proposamenak haur eta gaztetxoak "informatzea, prestatzea eta ahalduntzea" du helburu euskararen eragile aktibo izan daitezen euren gertukoen artean. Horretarako Euskaraldiak proposamen didaktikoak prestatu ditu Ikastolen Elkartearekin batera.
2025/01/25 - 09:10
Abisu horia amaituta ere, beste bi hegaldi geratu dira bertan behera Loiun haizeagatik
06:45ean Frankfurtera eta 07:20ean Munichera joan behar zirenak ez dira abiatu. Lapurdin itxita egongo dira gaur goizean kostatik gertu dauden errepideak, Belharra olatua sortzeko arriskuagatik.
2025/01/12 - 22:54
Ramuntxo Labat abertzalea izango da aurrerantzean Ahetzeko auzapeza
Labaten "Ahetzen" zerrendak botoen % 44 jaso du hauteskundeen bigarren itzulian eta 14 eserleku eskuratu ditu herriko etxean. Emaitza jakinik, herritar ugarik azpimarratu du aurrerantzean Ahetzen "euskararen garaia" izango dela.
2025/01/06 - 22:50
Emakume bat hil da Baionan, Trambus batek harrapatuta
Mayou zubian izan da harrapaketa, eta, istripua izan ondoren, zubia itxita egon da zenbait orduz, Jendarmeriak ikerketa-lanak egiteko.
2025/01/05 - 22:31
Ahetzeko bozetara aurkeztu diren hiru zerrendak igaro dira bigarren itzulira
Ramuntxo Goyhetcheren Ahetze Zuekin zerrendak botoen % 38 eskuratu ditu, Ramuntxo Labat-Aramendyren Ahetzenek % 37 eta Laetitia Guesdon-Michauden Ahetze Bihotzean hautagaitzak % 24. Datorren igandean izango da bigarren itzulia.
2024/12/25 - 18:19
Ezpeletan hilda aurkitutako gizona heriotza naturalez hil zela ebatzi du auzitegi medikuak
Ikerketak ondorioztatu du atxilotutako haren bizilagunak ez zuela heriotza eragin, baina laguntzarik ez ematea egotzi liezaiokete.
2024/12/25 - 17:23
Zazpi pertsona ebakuatu behar izan dituzte Baionako hotel batean, sute baten ondorioz
Sua eraikinaren bigarren eta azken solairuan izan da eta, beraz, kalte material handienak teilatuan izan. Guztira, 20 suhiltzailek hartu dute parte sua itzaltzeko lanetan. Zorionez, ez da inor zauritu ezbeharrean.
2024/12/23 - 22:57
Denboraleak irudi ikusgarriak utzi ditu Donibane Lohizunen
Olatu handiek gogor jo dute Lapurdiko kostaldea, edertasun eta arriskugarritasun handiko ikuskizuna eskainiz.
2024/12/21 - 22:33
Olentzero eta Mari Domingi Baionara iritsi dira larunbat honetan
Ehunka lagun bildu dira arratsaldean Baionan, Mari Domingiri eta Olentzerori harrera egiteko. Urtero legez, itsasontziz heldu dira Lapurdiko hiriburura, eta "argia eta euskara" hedatu dituzte bertan.
2024/12/16 - 10:49
Gizon bat hil da auto batek harrapatuta A-63 autobidean, Biriatu parean
Harrapaketa gauerdian jazo da, argitu gabeko arrazoiak tarteko, gizonezkoa autobidean oinez ibiltzen ari zela. Autoan zihoan pertsonetako bat zaurituta eraman dute Baionako Ospitalera. Jendarmeriak ikerketa zabaldu du.
2024/12/07 - 14:18
Ipar Euskal Herrian eragin nabarmena izango du Darragh ekaitzak, kostaldean zein Pirinioetan
Abisu hori eta laranjak indarrean izango dira larunbatean hasi eta, gutxienez, igande gauerdira arte, euri, haize, uholde eta elur arriskuagatik. Baionako Udalak, esaterako, gabon jaietako egitarauko hainbat ekitaldi bertan behera utzi ditu, prebentzio-neurri gisa.
2024/12/06 - 15:52
Bukatu dira goizean AP-8an, Biriatun, sortu diren auto ilara luzeak
Autobideko puntu horretan izan diren trafiko arazoek eragina izan dute GI-636 errepidean ere.