LGTBI
"La misteriosa mirada del flamenco" filmak irabazi du Sebastiane Latino saria
Diego Céspedes txiletar zinemagilearen pelikulak irabazi du Gehitu Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak LGBTIQA+ komunitatearen aldarrikapen eta balioen defentsa ondoen irudikatzen duen Latinoamerikako film luzeari ematen dion saria.
“Between goodbyes” dokumentalak irabazi du Zinegoakeko sari nagusia
Debekuen gainetik, milaka lagun atera dira kalera Budapesten Harrotasunaren eguna ospatzera
LGTBIQ+ Harrotasun Eguna ospatu dute Budapesten, larunbat honetan, agintariek debekatu duten arren. Izan ere, Viktor Orban lehen ministroaren gobernuak Harrotasunaren Martxa debekatzea ahalbidetzen duten erreforma legal eta konstituzionalak onartu zituen martxoan eta apirilean, adingabeen "garapen egokia" lortzeko arriskutsua dela argudiatuz. Hala ere, manifestazioa egin dute, eta lehen ministroak baztertu egin du Poliziak indarra erabiltzea.

Budapest, agintariek debekatutako baina nazioartean babestutako Harrotasunaren Martxa baten atarian
LGTBIQ+ Harrotasunak Euskal Herriko kaleak hartu ditu, askatasunaren alde eta faxismoaren kontra
Dozenaka jarduera egin dira lurralde osoan zehar LGTBIQ harrotasunaren egunean. Martxa garrantzitsuenak Bilbon (/eguerdian), eta Gasteizen, Donostian eta Iruñean (arratsaldean) izan dira, eta milaka lagun batu dira horietara.

Budapest Harrotasunaren Martxarako prest dago, debekatuta egon arren, nazioarteak babestuta
Hungariako gobernuz kanpoko zenbait elkarte batu dira Harrotasuna defendatzeko eta "biltzeko eskubidearen murrizketa arbitrarioa errefusatzeko". Viktor Orban lehen ministroak baztertu egin du Poliziak indarra erabiltzea.
Ehgam-ek transfobian jarri du arreta aurten bere sariak banatzeko ekitaldian
Ehgam Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduak Loratuz Lotu, Lumagorri, Anitzak eta SuminTrans kolektiboei eman die Urrezko Hirukia saria, Gurutzetako Ospitalearen Genero Identitatearen Unitateak pertsona transak artatzeko erabiltzen duen modua salatzen egindako lanagatik. Bestetik, feminista "transbaztertzaileek" Bilbon egin zituzten jardunaldiei eman diete Larruzko Espartina "antisaria", haur eta nerabe transak jomugan jartzeagatik.
Aktibistak klandestinitatean: jazarriak diren eta ezkutuan bizitzera behartuta dauden emakume lesbianak eta transexualak
Munduan LGTBIQ+ kolektibokoa izateagatik jazarpena pairatzen duten milioika pertsonaren adibide Yoseline, Ana Milena, Esther eta Isabel. 67 herrialdetan zigortu egiten dituzte harreman homosexualak, heriotza-zigorra ezar dezakete 12 herrialdetan eta pertsona transexualak jazartzen dituzten legeak dituzte 14tan. Europar Batasunean 10 homosexualetik 6k aitortzen dute ez direla ausartzen kaletik eskutik helduta joaten.
Zero Chou: "Borrokatzeari utziz gero, baliteke ostera ere ilunpetan murgiltzea"
Hoho Liu taiwandar argazkilaritza zuzendariak Zinegoak LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Bilboko jaialdiaren Ohorezko Saria jaso du bart, Zero Chouren izenean.
Ehgamek Bilbao Bizkaia Harro ekimena boikotatzeko deia egin du
EAJk Harrotasunaren Nazioarteko Eguna “bereganatu eta turistifikatu" nahi duela salatu du, eta Bizkaiko E28 Koordinadorak ekainaren 28rako deitutako manifestazio “herrikoi eta aldarrikatzailera” joateko deia egin du.