Zinegoak jaialdiak "erresistentzia eta estimu sareak" aldarrikatuko ditu
Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak "erresistentzia eta afektuen sareak" aldarrikatuko ditu ekainaren 23tik 30era egingo den 22. edizioan, proiekzioak, arte eszenikoak, hausnarketarako guneak eta topaketak barne hartuko dituen egitaraua zabal baten bidez.
"Arreta berezia jarriko diegu disidentzietatik sortzen ditugun erresistentzia sareei eta afektuei", esan du Alaitz Arenzana Zinegoak jaialdiaren zuzendariak.
Natalia Lisinicchia artistak edizio honetarako sortu duen kartelean, "maitatzeko, komunitatea sortzeko edo hazteko beste modu batzuk eraikitzea posible dela" aldarrikatzen da.
Zinegoak ekainaren 23tik 30era egingo da Bilboko hainbat areto eta espaziotan, hala nola Azkuna Zentroa, Bilborock, Golem Alhondiga, Guggenheim museoa, BilbaoArte, Hika Ateneo, Sarean, La Sinsorga eta Bira Kulturgunean.