Loteria
2024/12/22 - 14:26
Bosgarren sari batek (74778) 5,4 milioi euro utzi ditu Beasainen
Lehenengo bosgarren sariak (37876) ez du dirurik utzi Hego Euskal Herrian, baina bigarrenaren dezimoak saldu dira Leioan. Hirugarren bosgarren saria 74778ari egokitu zaio, eta Beasainen ez ezik, Donostian, Irunen, Zumarragan, Legazpin, Bilbon, Mendabian eta Iruñean ere saldu da.
2024/12/22 - 13:56
72480 zenbakia, gabonetako loteriaren sari nagusia, Logroñon saldu dute osorik
Sari nagusiaren erdia Madrilgo Distrito Olímpico saskibaloi taldeak banatu du, dezimoak Logroñoko administrazioan erosi baititu. Gainerako dezimoak leihatilan saldu dira.
2024/12/22 - 13:51
Gabonetako loteriaren hirugarren sariak (11840) 30 milioi euro baino gehiago eraman ditu Bilbora eta Laudiora
Laudion 21,8 serie saldu dira, eta Bilbon 400 bat dezimo. Abadiñon, Gernika-Lumon (Bizkaia), Pasai Antxon, Arrasaten (Gipuzkoa), Zangozan, Altsasun, Iruñean eta Cordovillan (Nafarroa) ere saldu dira dezimoko 50.000 euro eman dituen sari horren dezimoak.
2024/12/22 - 12:58
Gabonetako loteriaren hirugarren sariak ia 11 milioi euro utzi ditu Laudion
11840 zenbakiak, gabonetako loteriaren zozketa bereziaren hirugarren sariak, ia 11 milioi euro utzi ditu Laudion (Araba). Araba kaleko 45. zenbakian dagoen estankoak zenbaki horren 21,8 serie zituen esleituta.
2024/12/22 - 12:38
72480 zenbakia, gabonetako loteriaren sari potoloa, Logroñon saldu da osorik
72480 zenbakiari egokitu zaio gabonetako loteriaren sari potoloa. Logroñoko Muro del Carmen kaleko saltokian saldu da oso-osorik, eta dezimo bakoitzak 400.000 euroko saria du.
2024/12/22 - 12:16
Miribillako gimnasio batek gabonetako loteriaren hirugarren sariaren zati bat saldu du
11840 zenbakiaren zati bat, gabonetako loteriaren zozketako hirugarren saria, Miribilla auzoko Altafit gimnasioan saldu da. Dena saldu badute, 35 milioi euro inguru banatu dituzte.
2024/12/22 - 11:06
11840 zenbakia Bilbon, Laudion eta Zangozan saldu da, besteak beste
Gabonetako loteriaren zozketa bereziaren hirugarren saria 11840 zenbakiari egokitu zaio, 500.000 euro serieko, 50.000 euro dezimo bakoitzeko.
2024/12/22 - 10:09
Askotariko ikusleak Errege Jauregian
Urtero bezala, Madrilgo Errege Jauregia txiki geratu da Gabonetako Loteriaren zozketarako.
2024/12/21 - 19:35
Gabonetako loteriaren zozketa eitb.eus atarian zuzenean
Eguberrietako loteriaren zozketa izango da igande honetan. Aurten 2.702 milioi euro banatuko dira saritan, hots, iaz baino 112 milioi gehiago
2024/12/20 - 12:50
Ikusi eitb.eus-en zure zenbakiari saririk egokitu zaion
Erabiltzaileek zenbakiak eta sariak egiaztatu ahal izango dituzte bilatzailean.
2024/12/20 - 06:00
Ba al zenekien...? 5 gako Gabonetako Loteriari buruz
WhatsApp bidez zenbaki bat parteka dezaket? Dezimoa garbigailuan satzen badut, zer gertatzen da? Non kobratu dezaket saria? Bost gako zalantza horiek eta beste batzuk argitzeko, hemen.
2024/12/20 - 06:00
Gabonetako Loteria: pasadizoak eta bitxikeriak
Aurten, Gabonetako Loteriak 2.702 milioi euro banatuko ditu saritan. Jakin nahi al duzu zeintzuk diren zenbakirik kotizatuenak, zenbat aldiz izan den sari potoloa Hego Euskal Herrian, edo zeintzuk diren amaiera-zenbaki sarituenak?
2024/12/20 - 06:00
''Jendeak zenbakiei begiratzen die, eta ikusten duzu nola amesten duten''
Leioako Artea merkataritza-guneko loteria-administrazioaren arduradun Amaia Galanek Euskadin azkarren saltzen diren zenbaki-amaieren berri eman digu, eta Gabonetako Loteriaren zozketa nola bizi duten azaldu digu.
2024/12/19 - 18:05
Zenbaterako eman du Gabonetako loteriaren sari nagusiak urtez urte?
Abenduaren 22an Gabonetako loteriak milioika euro banatuko ditu Estatu osoan, eta askorentzat hitzordu berezia bilakatu da. Sari asko banatzen dituen ekitaldi honetan, sari nagusia da gehien espero dena. Baina, jasotako zenbatekoa beti izan da berdina? Zenbat ematen zuen sari nagusiak duela 60 urte?
2024/12/13 - 13:58
Gabonetako Loteriaren bonboak eta bolak Madrilgo Errege Antzokian daude dagoeneko
2024ko Gabonetako Zozketa Berezia egiteko behar diren bonboak eta elementu tradizionalak iritsi dira Madrilgo Real Antzokira.
2024/12/02 - 19:54
Idoia Capdequi, loteria-saltzailea: ''Jendeak galdetzen digu ea badakigun nork irabazi dituen hiru milioiak''
Joan den larunbatean, Andoaingo (Gipuzkoa) Xalo loteria-administrazioan baliozkotutako txartel batek 2.948.239 euroko saria lortu zuen Bonolotoaren zozketan.
2024/11/30 - 23:42
Andoaindar batek ia 3 milioi euro irabazi ditu Bonolotoarekin
Lehen kategoriako asmatzaile bakarra egon da (6 zenbaki). Txartel hori Andoainen zigilatu zuten eta jabeak 2.948.239 euroko saria lortu du, zehazki.
2024/10/05 - 09:59
Euromillonesek 162 milioi euro utzi ditu Derion
Derioko Herriko Plazan dagoen administrazioan baliotu zen txartela, Internet bidez. Asmatzaileak 162.256.512 milioi euro irabazi ditu.
2024/08/03 - 19:06
Sanferminetako tonbolaren ehunka sari jabeen zain daude
Kotxe bat, 2.500 euroko baleak, bidaiak, urdaiazpikoak... Inor ez da azaldu sari horien bila. Patriketan bilatzeko deia egin du Caritasek, abuztuaren 16an bukatuko delako horiek eskuratzeko epea.
2024/05/06 - 13:35
Amaren Eguneko zozketa bereziak 1,3 milioi euro utzi ditu Getxon
30128 zenbakia izan da sariduna, eta oso-osorik banatu da Getxo eta Aranda de Duero herrien artean. Ez da lehen aldia Getxoko 1 zenbakiko Loteria Administrazioak sari handiak banatzen dituela.