Nutrizioa
Beharrezkoa al da benetan proteina ugariko produktuak kontsumitzea?
Proteinarekiko obsesioa saltokietara iritsi da, baita nutrizionisten kontsultetara ere. Osasungarriak ematen badute ere, etiketak irakurri beharra dago. Adituek formula klasikoa gomendatzen dute: dieta orekatua eta ariketa fisikoa.
"Eskola-jantokietan egokitutako dieta bereziak % 2tik % 9ra igo dira azken 15 urteetan"
Intolerantzia eta alergiengatik edo erlijioa edo begetarianismoa tarteko Hego Euskal Herriko ikastetxeetako jangeletan prestatzen diren menu berezien kopuruak gora egin du nabarmen azken 15 urteetan. Hala adierazi du Susana Tomasek, Ausolan enpresako Nafarroako kalitate-teknikariak.
Egokitutako menuek betiko eraldatu dituzte eskoletako jangelak
Gero eta ohikoagoa da eskola-jantokietan ikasleek dieta bereziak behar izatea, erlijio-arrazoiengatik, intolerantziengatik, elikagai jakin batzuekiko alergiengatik eta bestelako osasun-arazoengatik. Gaur gaurkoz, EAEko ikastetxeetako jangeletan banatzen diren 8 menutatik 1 egokitutakoa da.
Listeria izan dezakeen gazta frantses bat saldu da Donostiako Bretxa merkatuan
Zehazki, Brie Royal Faucon gazta da, 2 kilokoa. Alertak eragindako produktua etxean duten pertsonei ez kontsumitzeko gomendatu die Osasun Sailak.
Gazako haurren heriotzak "aurrekaririk gabe" hazi direla ohartarazi du UNICEFek
Gazatarren aurkako bonbardaketak ez du etenik: gutxienez 22 palestinar hil dira bart Israelen beste eraso batzuetan.