Egokitutako menuek betiko eraldatu dituzte eskoletako jangelak
Gero eta ohikoagoa da eskola-jantokietan ikasleek dieta bereziak behar izatea, erlijio-arrazoiengatik, intolerantziengatik, elikagai jakin batzuekiko alergiengatik eta bestelako osasun-arazoengatik. Gaur gaurkoz, EAEko ikastetxeetako jangeletan banatzen diren 8 menutatik 1 egokitutakoa da.
Intolerantzien eta alergien gorakadak, edo menu begetarianoen eskaerek nabarmen areagotu dute egin dute Hego Euskal Herriko eskola-jantokietan zerbitzatzen diren menu berezien kopurua. Duela 15 urte menu guztien % 2a baziren, gaur gaurkoz % 9 dira eskola-sukaldaritzako enpresek prestatu behar dituzten plater bereziak.
Euskal Autonomia Erkidegoan, adibidez, jangeletara joaten diren 88.524 ikasleetatik 10.000tik gora dira menu bereziren bat behar dutenak, hau da, 8 ikasletik 1, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emandako datuen arabera.
Nafarroan, jantoki zerbitzua erabiltzen duten eskualdeko ikastetxe publikoetako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Bigarren Hezkuntzako 6.074 ikasleetatik 404 ikaslek menu bereziren bat behar dute osasun arrazoiengatik edo arrazoi kultural, etiko edo erlijiosoak tarteko, Hezkuntza Departamentutik adierazi dutenez.
Duela urte batzuk ez bezala, gaur egun edozein elikagai da potentzialki alergenoa, eta horrek eragiten du menu bereziak areagotzea. “Gaur egun arroza edo kalabazinari ere sentikorrak diren umeak ditugu, beraz, ikusi dugu bilakaera bat izan dela alergia motetan”, azaldu du Amaia Txakartegi Ausolaneko kalitate-arduradunak.
Hego Euskal Herriko milaka ikastetxeetan ematen du zerbitzua Ausolanek, eta azken 15 urteetan menu berezien kopurua asko hazi dela adierazi du: "Duela 15 urte, haurren % 2k jaten zuen menu berezi bat; gaur egun, berriz, % 9 inguruk", dio.
Ausolanetik adierazi dutenez, gehiegizko higieneak eta mikreoorganismoekiko esposizio txikiagoak alergiak eta gaixotasun autoimmuneak izateko arriskua areagotu dute. Gaur egun gizartearen dieta aldaketak ere (ultraprozesatuak, gehigarriak, osagai berriak) eragina izan dezakete hazkuntza horretan, eta eragileak izan daitezke, baita ere, faktore hereditarioak eta genetikoak eta klima-aldaketa eta ingurumen-kutsadura.
Testuinguru horretan, eskola-jantokietako kudeaketa gero eta konplexuagoa da gaur gaurkoz, eta alergiak areagotu direnez, eskola-sukaldaritzako enpresek oso protokolo zorrotzak jarri dituzte abian, ezustekorik ez izateko: dieta berezietarako bereizitako sukaldeak, kasu.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.