Supermerkatuak
Mercadonak banaketaren sektorearen gailurrean jarraitu du 2025ean, % 30eko kuotarekin
Kontsumo handiko merkataritza elektronikoan (elikagaiak eta higienea) lehen postua Amazonek du, % 36,6ko kuotarekin. EAEko saltoki handien eta elikadura kate handien salmentak % 0,9 hazi ziren 2025ean, aurreko urtearekin alderatuta.
Albiste izango da: Olentzero eta Mari Domingiren gaua, Uvesco euskal inbertsoreen esku eta elkarretaratzeak Barakaldon
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gabonak, inoiz baino garestiago: trikimailuak eta alternatibak, gure menua merkatzeko
Arkumea, bisigua, turroia, ostrak, anana... Gabonetan pairatzen dugun prezioen gorakadaren ondorioz, produktu batzuk gure mahain izatea ia ezinezkoa izaten da. Baina ez etsi, alternatiba goxoak egon badaude gure Gabonetako menua hain garestia ez izateko.
Bisigua, zapoa, itsaskiak... Zenbateko astindua izango da Eguberrietako menua gure poltsikorako?
Gabonak ate-joka ditugu eta MercabIlbao elikagaien banaketarako funtsezko nodoa da. Txikizkariak bertara joaten dira produktuak erostera, ondoren haien dendetan saltzeko. Gaur, goizean zehar, etengabe ikusi ditugu alde baterik bestera produktuak begiratzen eta erosten. Zer igo da gehien egun hauetan? Zer saltzen da gehien?
EAEko inbertitzaile-talde batek 700 milioitik gorako eskaintza egin du Uvesco erosteko
BM eta Super Amara supermerkatuen banaketa-taldeak % 10,6 handitu zituen salmentak 2024an, markak hautsita.
Hegazti gripearen ondorioz, arrautzen eta oilaskoaren prezioak "jasanezinak" direla ohartarazi dute kontsumitzaileen erakundeek
Nafarroan eta Araban milioi bat oilo baino gehiago konfinatu dituzte; Europan hegaztien gripeak aurrera egin ez dezan hartutako neurriak dira, eta alarmak piztu ditu kontsumitzaileen elkarteen artean, arrautzen eta oilasko haragiaren prezioak gora egingo duela ohartarazi baitute.
Hasi da Elikagaien Bankuen udazkeneko Bilketa Handia
Elikagaien Bankuen helburua da ia hutsik dauden biltegiak elikagaiz eta beste produktu batzuez betetzea, behar duten familiei laguntzeko. Gehien behar diren produktuak olioa, haurrentzako elikagaiak, arrain-kontserbak, tomate frijitua eta gosaltzeko produktuak dira. Elikagaien Bankuek garbiketarako eta higiene pertsonalerako produktuak ere behar dituzte.
Asteburu honetan egingo dute udazkeneko bilketa handia elikagaien bankuek
Bitcoin bidezko ordainketak onartzen dituen EBko lehen azoka izango da Barakaldokoa
Azaroaren 18an iritsiko da Barakaldoko merkatura ordainketak kriptotxanponak edo bestelako sistema digitalak erabiliz egiteko aukera, eta bertako postu gehienetan onartuko dituzte.
Udan egiten dira dendetako lapurreten % 26, eta ardoa, hestekiak eta aurpegiko kremak lapurtzen dira gehien-gehien
Jan-edatekoak daude Nielsenek egindako Estatu mailako rankingaren buruan. Horien atzetik zaintza pertsonalerako produktuak daude.
Adierazi gabeko alergenoak dituzten Bingqi Foods markako galletak Hego Euskal Herrian saltzen ari direla ohartarazi dute
Esnea, soja edo sulfitoak dituzte. Espainiako Elikagaien Segurtasunerako eta Nutrizio Agentziak (Aesan) alergia edo intolerantzia duten pertsonei gomendatu die ez kontsumitzeko. Produktu horiek kontsumitzeak ez du arriskurik gainerako herritarrentzat.