Inbertitzaileen euskal partzuergoak Uvesco erosteko prozesua amaitu du
Uvesco Taldeak, BM eta Super Amara marken matrizeak, 344 establezimendu eta 7.000 langile baino gehiago ditu gaur egun. Banaketa taldeak Hego Euskal Herrian, Madrilgo Erkidegoan, Avilan, Kantabrian eta Errioxan jarduten du une honetan.
Angel Jareño Uvescoko kontseilari delegatua buru duen inbertitzaile pribatuen euskal partzuergoak amaitu du banaketa talde hori PAI Partners funtsari erosteko prozesua, joan den abenduaren 23an kontratua sinatu ondoren.
Uvescok asteazken honetan ohar baten bidez jakinarazi duenez, administrazio-izapide guztiak itxi ondoren, aro berria hasiko da formalki, eta, horretan, egoitza Irunen duen enpresa-taldearen "funtsezko zutabeak" indartuko dira.
Angel Jareño eta konpainiako hainbat exekutibo dira Uvesco Frantziako Pai Partners funtsari egindako erosketaren buru, Indar Kartera (Kutxabank), Stellum Capital funtsa eta Inveready kudeatzailearekin batera.
Uvesco Taldeak, BM eta Super Amara marken matrizeak, 344 establezimendu eta 7.000 langile baino gehiago ditu gaur egun. Banaketa-taldea Hego Euskal Herrian, Madrilgo Erkidegoan, Avilan, Kantabrian eta Errioxan aritzen da une honetan.