Société
Irudi gogorrak Toledoko tren istripuan
Dozenaka lagun hil dira tren-ezbeharrean, Madril eta Sevilla arteko bidean.
Puenteren hitzetan, "ulertezina" da kontrolguneak AVE trenaren makinistari aurrera jarraitzeko agindua eman izana
Espainiako Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko ministro Oscar Puentek "ulertezintzat" jo du Adifek Atochan duen kontrolguneak Renfeko AVE trenari aurrera jarraitzeko agindua eman izana, kontuan hartuta sistemak abisu gorria zegoela ohartarazi duela, Iryoren trena trenbidea oztopatzen ari zelako.
Zer dakigu Toledon gertatu den tren istripuari buruz?
Gutxienez 68 pertsona hil eta dozenaka bidaiari larri zauritu dira, Urdan (Toledo) gaur izandako tren istripuan. Ezbeharra abiadura handiko bi trenen artean gertatu da, oraindik ikertzen ari diren arrazoiak tarteko.
13 pertsona hil ziren udan errepidean, azken lau urteetako kopururik baxuena
Horietatik, zazpi motorrean edo bizikletan zihoazen. Horiek dira kolektibo zaurgarrienak errepidean.
Osakidetzako sindikatuek negoziazioak eten eta ostiraleko grebari eutsiko diote
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek salatu dute ez dagoela "aurrerapausorik" lan-baldintzei buruzko negoziazioan, eta Osakidetzako Mahaitik altxatu dira.
Alderdi politikoek bertan behera utzi dituzte beren agendak, Toledon izandako tren istripuaren ondotik
Espainiako Gobernuko presidenteak, oposizioko alderdiek eta eragile sozialek bertan behera utzi dituzte gaurko deituta zituzten ekitaldiak. Voxek, aldiz, bere agendari eutsi dio. Eusko Jaurlaritzari dagokionez, Imanol Pradales lehendakaria penatuta agertu da. Europako agintariek ere doluminak hitzak izan dituzte.
CEOEk Fatima Bañez ministro ohiaren heriotza baieztatu du
Gutxienez 69 hildako utzi dituen ezbeharra Urda herriko geltokiaren parean jazo da, asteazkenean 09:00ak baino minutu batzuk lehenago. Renferen tren batek geldirik zegoen Iryoren beste tren bat jo du. Oscar Puente ministroaren ustez, 'ulertezina' da Renfeko trenari 'normaltasunez aurrera egiteko' agindua eman izana, Iryo trena trenbiden geldirik zegoenean.
Auto-ilara luzeak izan dira BI-30 errepidean, Txorierrin, hainbat ibilgailuren arteko istripu baten ondorioz
Zazpi ibilgailuren arteko talka baten ondorioz, Sondikan, errei bat itxi behar izan dute Galdakaorako noranzkoan, eta auto-ilara luzeak sortu dira. 10:00ak baino lehenago konpondu dira trafiko arazoak.
Gizonezko bat hil da kamioi batek harrapatuta Ondarroan
Bi auto eta furgoneta bat kiskali dira Lezoko industrialde batean
Ertzaintzak ikerketa abiatu du Sagasti industrialdean piztutako sutearen arrazoiak argitzeko.
Kautelazko neurriak ezarri dizkiete Bilboko istiluetan atxilotutako hamar adingabeei
Astelehenean izandako istiluetan atxilotu zituzten, eta asteartean deklaratu dute Adingabeen Fiskaltzaren aurrean.
"Sare sozial bidezko istilu-deialdiek kanoi-bazka gisa erabiltzen dituzte gazteak"
Jorge Bermudez fiskalak iradoki du tokian tokiko istuluek Europako oldearekin lotura dutela, eta adingabeak plataforma digitalen bidez manipulatzen ari direla, kale-indarkeria horretan zuzeneko exekutatzaile gisa jarduteko. Deialdi horiek Europa mailan gobernuak desegonkortzeko estrategia baten edo gerra hibridoaren parte izan daitezkeela ohartarazi du.
Deustu, istiluen biharamunean: 55.000 euroko kalteak zenbatu dituzte
Goizean goizetik, udal langileek erretako autoak eta edukiontziak kendu dituzte, bart Bilbo erdigunean eta Deustu auzoan izandako istiluen ondoren. Bertan, zenbait saltokitan ere kalteak eragin zituzten. Udalaren kalkuluen arabera, istiluek 55.000 euro inguruko kalteak eragin zituzten, 38 edukiontzi erre zituzten. Gainera, bost auto kiskali ziren, eta jabeek ordaindu beharko dute konponketa.
Txomin Letamendi frankismoaren torturapean hil zela aitortzeko eta gertatutakoa judizialki egiaztatzeko aurrekaririk gabeko epaiketa egin dute gaur
Duela 76 urte hil zen gudari eta EAJko militantea, eta epaiketa Donostian egin dute, akusaturik gabe. Prozesuak aurrekaria ezarri nahi du beste biktima askorentzat.
Abendaño Ikastolan kontzentrazioa egin dute, etxegabetutako familientzako konponbide bat eskatzeko
Gasteizko Abendaño Ikastolarekin lotura duten bi familien etxegabetzeen aurrean, familien elkarteak etxebizitza-aukera duin bat eskatu eta Poliziaren esku-hartzea deitoratu du. Halaber, erakundeei eskatu die berrikus ditzatela etxebizitza-politikak, gizarte-zerbitzuen politikak eta haurren babeserakoak.
Hemeretzi urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, Iruñean, emaztea bortxatzeagatik, tratu txarrak emateagatik eta jazartzeagatik
24 urteko gizonak emakumearen gaineko erabateko kontrola ezartzen zuen, eta ez zion irteten uzten berarekin ez bazen. Giltzapetu ere egiten zuen sexu-harremanik izan nahi ez bazuen.
Legez kanpo bildutako 50 kilo onddo baino gehiago atzeman dituzte Ultzaman
Foruzaingoaren arabera, biltzaileak ez zuen Ultzamako ibarrean onddoak biltzeko baimenik, eta, gainera, legez baimendutakoa baino onddo gehiago hartu zituen.
Asteburuan, parrandan zeuden ehun bat ikasle etxe batetik atera zituzten Iruñean
Joan den asteburuan Poliziak egindako operazioetako bat da. Gainera, 30 pertsona baino gehiago atera zituen beste eraikin batetik, Iturrama inguruan, han beste festa bat zegoen eta.
Auto baten eta kamioi baten arteko istripu batek auto-ilarak sortu ditu N-634an, Zornotzan
Ezbeharra Bilborako noranzkoan gertatu da, baina errepidea itxi egin behar izan dute bi noranzkoetan. Uneotan txandakako zirkulazioa ezarri dute.
4.200 euro ordaindu dituzte Gernika-Lumoko azokako gazta onenaren truke
Galarretako Azkarra gaztandegiak eskuratu du lehen saria. Gaztaz gain, indabak (22 euro kiloa) eta eztia (14 euroan) izan dira Bizkaiko azoka ezaguneko produktu izarretako bi. Udalaren arabera, 110.000 pertsona inguru hurbildu dira Gernika-Lumora, eguraldia lagun.