Société
Itsasadar azpiko tunelaren proiektuaren aurkako manifestariek lanak gelditzeko eskatu diote Bizkaiko Foru Aldundiari
Getxo eta Portugalete itsasadarraren azpiko tunel baten bidez lotuko dituen proiektuaren aurkako beste manifestazio bat izan da larunbat honetan, Portugalete eta Sestao arteko lanak hasi eta bost egunera. Manifestariek salatu dute Arrontegiko zubiaren trafikoa arintzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektu honek kutsadura gehiago eragingo duela inguruan.
Yoanna Acedo izan dute gaur gogoan Zarautzen, bikotekideak hil eta urtebetera
Udaletxeko bilkuren aretoan egin diote omenaldia indarkeria matxistaren biktimari. Merchek, Yoannaren amak, babesa eskertu eta "familiak justizia egitea" behar duela azpimarratu du.
Milaka lagun Baionan, bizitzaren garestitzearen kontrako manifestazioan, eta 11 atxilotu ondorengo istiluetan
Pirinio Atlantikoetako prefetak jakitera eman duenez, 4.500 inguru elkartu dira bigarrenen asteburuz jarraian Lapurdiko hiriburuan. Tentsio une batzuk izan dira Suprefeturaren atarian eta Herriko Etxearen inguruan.
Ilarak desagertu dira Irunen, Frantziako Poliziak kontrolak egiteari utzi ostean
Goizean pilaketa handiak sortu dira AP-8an, GI-636an (Irungo saihesbidea) eta N-121-An (Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen dituen errepidea).
Gasteizen etxegabetutako familiak lehen gaua igaro du aterpetxe batean
Emozionalki gau makala igaro dute, baita baldintzengatik ere, umeentzat prestatuta ez dagoen aterpetxe batean. Udalak behin-behinean utzitako aterpea lo egiteko bakarrik erabil dezakete. Gezurrekin minduta daude, alternatiba duin baten zain.
Pentsiodunek manifestazio jendetsua egin dute Madrilen, eta sistema publikoa aldarrikatu dute
Espainiako Estatuko pentsiodunen mugimenduetako koordinakundeak deituta egin dute protesta. Bertan ohartarazi dutenez, PP eta Vox alderdiek gobernatzen badute, pentsioen sistema publikoa eta hainbat aurrerapen sozial kolokan egon daitezke.
Polioak kaltetutakoek premiazko osasun eta gizarte neurriak eskatzen dituzte bizi kalitatea hobetzeko
Diktadura frankistak epidemia eragin zuen, 1955etik 1963ra ez baitzuen polioaren txertoa eman. Gaixo gehienek 70 urte inguru dituzte, eta osasun eta gizarte arloko premiazko neurriak eskatzen dituzte, bizi kalitatea hobetzeko asmoz.
Gizon bat atxilotu dute Urduñan, beste bati eraso egin eta begian lesio larriak eragiteagatik
Atxilotuak ustez metalezko objektu batekin eraso zion biktimari, eta zauriak eragin zizkion aurpegian, batez ere ezkerreko begian. Hori dela eta, zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, anbulantzian. Atxilotua kartzelara bidali dute.
Motozale bat hil da Donostian, ostegunean istripua izan ostean
Ezbeharra 23:00ak aldera jazo zen, Katxola kalean. 65 urteko gizona egoera kritikoan eraman zuten Donostia Ospitalera, eta ostiralean hil da.
Pertsona bat hil da Astrabuduan metroak harrapatuta
Ezbeharraren ondorioz, zerbitzua etenda egon da San Ignazio eta Aiboa artean.
Familia bat etxetik atera dute Gasteizen, protestak eta Ertzaintzaren kargak izan ostean
Arratsaldean zehar, familiako ordezkariek Udalarekin adostu dute udal aterpetxean igaroko dituela familiak gauak. Goizean, etxegabetzean izandako istiluetan, bi pertsona atxilotu, 58 identifikatu eta dozenaka zauritu zenbatu dituzte, manifestariak eta agenteak batuta.
Ehunka lagun mobilizatu dira Gasteizen ''etxegabetze guztien eta poliziaren errepresioaren aurka''
Etxebizitzaren Sindikatu Sozialistak deitu du protesta, eta Arabako hiriburuko Sansomendi auzoan alokairuan bizi ziren pisutik sei adingabe dituen familia bat etxegabetu eta ordu batzuetara egin dute.
Eroskik Ricotta saltsa sorta bat erretiratu du, beira zatiak aurkitu baititu
Ziberiruzur baten biktima bati 20.965 euro itzultzera zigortu du epaitegi batek Kutxabank
Biktimak SMS mezu bat jaso zuen banketxearen izenean. Mezu horretan ohartarazten zitzaion ustez bere kontura sartu zela norbait, eta esteka bat zuen eskura, sarbide hori onartzen ez bazuen ukatu ahal izateko. Ebazpena oraindik ez da irmoa.
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak Ertzaintzak Sansomendiko etxegabetzean erabilitako "muturreko indarkeria" salatu du
Plataformaren ordezkariak komunikabideen aurrean agertu dira, eta mobilizazioan parte hartu duten pertsona batzuei egindako lesioen argazkiak erakutsi dituzte. Prentsaren aurrean, "errepresio poliziala" eta familia horren "alternatibarik gabeko etxegabetzea'' salatu dituzte.
AZET sindikatuak "erresistentziarako deia" egin du astelehenean Bilbon emakume bat, haren ama eta bi alaba adingabeak etxegabetzearen aurka
AZET Etxebizia Sindikatuak azaldu duenez, Patriciaren senar ohiari etxebizitzaren jabetza esleitzen dion dibortzio-epai baten ondorioa izango da etxegabetzea. Ildo horretatik, gizona "beste bi etxebizitzaren jabea" dela ohartarazi du sindikatuak.
Frankismoan polioak jotakoen 40.000 kasu ikertuko ditu Euskadik
Proiektua 2027an jarriko da martxan, eta ikerketa historiko bat eta testigantzen bilketa uztartuko ditu. Polioaren txertoa 1955etik aurrera hasi ziren ematen, "baina Espainia frankistan erregimenaren zabarkeriak kanpaina masiboak atzeratu zituen".
Urtero bezala, Balmasedak putxera lehiaketa egin du San Severino jaietan
Urriaren 23a egun handia dute Balmasedan: herriko zaindariaren eguna ospatzen ari dira, putxerak prestatuz. Indaba, txorizo eta odoloste usainak erabat hartu ditu herriko txoko guztiak.
Nafarroa eta EAE, bizi-kalitate handiena duten erkidegoen buru
Nafarroa da bizi-kalitate onena duen Estatuko autonomia erkidegoa. Euskal Autonomia Erkidegoa hirugarren postuan dago; eta bien erdian Errioxa ageri da.
4.814 emakume indarkeria matxistaren biktima izan dira aurten Euskadin
Lurraldeka, urteko lehen sei hilabeteetan, Bizkaiak 3.044 eraso eta 2.446 emakume biktima zenbatu ditu, Gipuzkoak 1.915 biktimizazio, eta indarkeriaren biktima diren 1.550 emakume, eta Arabak 1.073 eraso eta 818 kaltetu. Gaur egun, 31 emakumek dute eskolta.