Société
Xabi Alonsok Igeldon eraikitako txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak
Epaia ez da irmoa eta helegitea jar dakioke Auzitegi Gorenean. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du bere garaian obra lizentzia baliogabetu zuen Donostiako epaitegiaren erabakia, eta zuzenbidearekin bat datorrela adierazi du.
EHUk ez du CAFekin duen lankidetza hitzarmena berrituko, bost urteko ibilbidearen ondoren
Unibertsitate barruan hainbat urtez egon den eztabaidaren ondotik iritsi da haustura, Gipuzkoako enpresak Israelekin duen harremanaren eta Palestinako lurraldeen okupazioaren inguruan duen jokamoldearen harira. Erabakiak CAF gela ixtea ekarriko du.
Baliabide falta da EAEko irakasleen estresaren arrazoi nagusia, ikerketa baten arabera
Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialak eta EHUk Euskadiko 908 irakasleri egindako galdeketaren emaitzek islatu dute irakasleena "etengabe presiopean lan egiten duen kolektibo konprometitua" dela.
Garbiketa lanetan ari dira herritarrak Adam goi-geruzetako depresio isolatuak gehien kaltetu dituen udalerrietan
Kaleetan pilatutako ibilgailuak handik kentzen ibili dira azken orduetan. Lokatzez beteta daude leku asko, baita etxebizitzak ere. Garbiketa lanak amaitzeaz gain, kalteak zenbaterainokoak izan diren jakitea falta zaie oraindik ere.
Benta Berriko bizilagunek alokairu babestuan jarraituko dute
Gaur egungo babes publikoa 2028ko azaroan amaitu behar zen, baina Eusko Jaurlaritzaren erosketarekin maizterren alokairu babestuak jarraitu egingo du.
Akromatopsia: nolakoa da bizitza zuri-beltzean?
Akromatopsia gaitz arraroa da, test genetiko baten bidez identifikatzen da eta oraindik ere infradiagnostikatuta dago. Edurnek akromatopsia du, eta ikusmen urritasunak eta zuri-beltzean ikusteak bizimodua nola baldintzatzen dion kontatu digu.
Emakume bat hil dute Madrilen labankadaz, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Larrialdi-zerbitzuek bihotz-biriketako geldialdian aurkitu dute biktima, arma zuriz egindako zauriak zituela.
Gasteiz eta Bilbo arteko N-622 errepidea itxita dago, kamioi batek izandako istripuaren ondorioz
Kamioi bat irauli da N-622 errepidean, Bilborako noranzkoan, Zigoitia parean. Ertzaintza trafikoa bideratzen ari da.
4.700 lagun baino gehiago izan dira txertaguneen lehen egunean
Gripearen eta covidaren aurkako kanpainaren baitan, txertoa hitzordurik gabe jartzeko lekuak jarri ditu Osakidetzak.
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Azpiegiturak 3.200 metroko luzera izango du eta Ballonti (Sestao) eta Artatzako (Leioa) biribilguneak lotuko ditu, itsasadarraren azpitik. Obren % 60 ezkerraldean egingo dira. Tunelak 50.000 ibilgailuri emango die zerbitzua, kalkuluen arabera.
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Era berean, Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak ohartarazi du ikasleek arazoak dituztela campusetara garraio publikoan iristeko, eta zerbitzu gehiago eskatu ditu puntako orduetarako.
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eta mutualitateak Bilboko langilearen baja-aldien hasierako kalifikazioa aldatu zuten: laneko kontingentziatzat jotzetik gaixotasun arrunt gisa hartzera igaro ziren.
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Ikerketak erakusten du tabakoaren kontsumoa (arrisku faktoreetako bat), adibidez, bost aldiz handiagoa dela gizonen artean (% 32,5) emakumeen artean (% 6,6) baino. Alkoholdun edarien kontsumoarekin ere gauza bera gertatzen da: % 52,2 gizonezkoen artean, eta % 35,4 emakumezkoen artean. Maila ekonomikoari eta hezkuntzari lotuta, azterketak dio herrialde garatuetan alkohol gehiago kontsumitzen dela. Kontrara, tabako gutxiago erretzen dute herrialde garatuetan bizi direnek.
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Bi kaleak San Martin auzoan daude: Pintor Saenz de Tejada kaleak Paz Diaz de Espada izena hartuko du, eta Pintor Vicente Abreuk, berriz, Frida Kahlorena.
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera
Gaur hasi da Arabako Auzitegian, 2016-2017ko Osakidetzaren LEParen kirurgia plastikoko espezialitateko filtrazioen ustezko bi erantzuleren aurkako epaiketa. Lehen saioan 13 lekukoren txanda izango da.
Gizon baten gorpua aurkitu dute Olivako landa-gune batean, Valentzian
Guardia Zibila ikertzen ari da heriotza Adam GOIDIaren ondorioa izan den ala beste zerbait gertatu zaion.
Osakidetza, Euskadi.eus, Izenpe eta Euskalmeten webguneak, besteak beste, erori dira, arazo informatiko baten ondorioz
Gertakaria Euskadi.eus-en hodeian sortu da eta, domino efektuaren eraginez, horren mende dauden beste webgune batzuei ere eragin die, Jaurlaritzak argitu duenez.
Adam ekaitzak lau hildako utzi ditu, eta konfinamendua bertan behera utzi dute
Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak beste ES-Alert mezu bat bidali die Alacanteko eta Valentziako herritarrei, joan-etorririk ez egiteko eskatzen. Hurrengo orduetan Valentzian egoerak hobera egingo duela espero dute, baina ekaitzak Katalunia eta Balear Uharteak astinduko ditu.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an, Bilbon, Irunerako noranzkoan, hainbat ibilgailuren arteko istripuaren ostean
Puntu horretan auto ilara luzeak sortu dira. Badirudi ezbeharrean ez dela zauriturik izan.
Ertzaintza bi neska adingaberi egindako sexu-erasoa ikertzen ari da Gasteizen
Bi neskek salatu dute astelehen goizaldean gertatutakoa.