C'est une nouvelle aujourd'hui.

Société

2026/10/19 - 09:51

Bularreko minbizia dutenen faktura ikusezina

Ileordeak, egokitutako arropa, fisioterapia, nutrizioa eta laguntza psikologikoa dira emakume askok beren poltsikotik ordaindu behar dituzten gastuetako batzuk, osasuna zaintzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko. Gaixotasuna metastasiko bihurtzen denean eta tratamenduak epemuga argirik gabe luzatzen direnean, gainera, zama hori are handiagoa da. Ana Jimenez bularreko minbizi metastasikoa duen pazienteak eta Inurriak elkarteak ezkutuko kostu horiek ikusarazi dituzte, eta arreta integrala eskatzen dute, emakumeen ahalmen ekonomikoaren araberakoak izan ez daitezen.

11-basauri-pancarta-amnistia
2026/10/18 - 18:40

70eko hamarkadan abortatzeagatik zigortutako "Basauriko Hamaiken" auziak 50 urte bete ditu

Aste honetan 50 urte bete dira Basaurin, Espainiako Poliziak etxekoandre talde bat atxilotu zuela. Urte batzuk geroago, abortatzeagatik edo, besterik gabe, saiatzeagatik epaitu eta kondenatu egin zituzten, Espainian abortua delitu zelako. Mende erdi geroago, ezezagunak izaten jarraitzen dute baina "Basauriko Hamaikak" bezala ezagun egin zen kasua, euskal feminismoaren ikur izan zen 80ko hamarkadaren hasieran. Emakume haiek kondenatu eta gutxira, Espainiak abortuaren legea onartu zuen.

« 6 7 8 ... 20 »