Société
Milaka lagun bildu dira Baionan bizitzaren garestitzearen kontrako manifestazioan, eta hainbat orduz itxi dute A63a
Manifestazioaren ostean, A63 autobideko 6. irteerara iritsi dira eta saihesbidea moztu dute 18:00ak arte. Ondoren, Suprefeturara joan, eta istiluak izan dira manifestarien eta Poliziaren artean.
Bi adin txikiko atxilotu dituzte Burgosen, ahoa estalita eta eskuak lotuta agertu zen adineko emakume baten heriotzagatik
Emakumeari egindako autopsiak agerian utzi zuen arnas gutxiegitasunaren ondorioz hil zela. Ahoa estalita eta immobilizatuta, ezin izan zuen bere egunerokoan erabiltzen zuen oxigeno-aparatua jarri.
19 urteko emakume batek bere buruaz beste egin du Angelun gizon batek bortxatu ostean
Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak eta Sutan kolektibo transfeministak eman dute gertatutakoaren berri, eta "erailketa matxista" salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte Euskal Herriko hiriburuetan.
Nafarroa Oinez jaia ospatuko dute igandean Zizur Nagusian
Ibilbidea Zizur Nagusia-Ardoi eta Gazolatz inguruan egingo dute, eta hiru gune nagusi izango ditu: bi bertako lursailetan, eta hirugarrena, Zizur Nagusiko Luis Ibero plazaren inguruan. Horrela, herrigunea eta natur ingurunea uztartuko dituen ibilbidea osatuko dute.
Dei komertzialak egiteko telefonoak 400 zenbakiaz hasiko dira gaurtik aurrera
Telefono-zenbakiak aukera emango du bezero berriak erakarri nahi dituzten deiak bereizteko.
Ayusok Sol plazako metroko sarrera itxi du
Ayusok Madrilgo Sol metro-geltokia itxi du "osasun-baldintza txarrak" argudiatuta. RENFEk, ordea, normaltasunez dihardu lanean. Kanpaldian daudenek zorua garbituz erantzun diote Madrilgo presidenteari.
Manifestazioa Bilbon, Arriagako kanpaldiari amaiera emateko
Azken hiru asteetan Bilboko Arriaga plazan kanpatuta egon diren pertsonek protestari amaiera ematea erabaki dute. Irailaren 28tik 50 pertsona inguru egon dira gau eta egun plazan jarritako 44 dendetan. Atsekabetuta daude, errelebo faltak ezinezko egin duelako kanpaldiari jarraipena ematea, baina, aldi berean, pozik, greba orokorraren helburua lortu delako. Gaur arratsaldean, ehunka pertsonak bat egin dute etxebizitzaren aldeko eta Arriagako kanpaldiari amaiera emateko manifestazioarekin.
Bikote bat atxilotu dute, Irunen atrako bat simulatu izana egotzita
Atrako bat simulatu zuten, bikoteko kideetako batek lan egiten zuen tabernako dirua lapurtzeko. Lokalizatzeko agindua eman zutenerako, Burgosen atxilo zituzten biak, indarkeriaz beste lapurreta bat egin izana egotzita.
"Bizi Natura" EITBren saioa saritu du Euskal Kazetarien Elkarteak
Urdaibaiko Biosfera Erreserba, padurak eta bertako ingurunea Euskal Telebistaren agertoki natural bihurtu zituen telebista esperientzia arrakastatsua nabarmendu dute Ingurumen Komunikazioa atalean.
Gipuzkoako Fiskaltzak 43 urteko kartzela zigorra eskatu du Tolosako osteopatarentzat, sexu erasoak leporatuta
Ustezko erasotzaileari sei sexu eraso eta sei abusu delitu leporatzen dizkiote. Behin-behinean espetxean dago 2024ko otsailetik, eta oraingoz ez dago epaiketa egiteko datarik jarrita.
Donostiako autobus geltoki eraberrituak sarbide berria izango du kanpoaldetik
Nelson David Moreno: 19 urteko zigorra Berangoko zinegotzia hiltzeagatik
Akusatuak akordioa lortu du 2021eko irailean Koldo Martinezen homizidioagatik ezarriko zaion zigorraren inguruan. Diskriminazioagatiko astungarria ezarri diote lehen aldiz kondena batean.
Hamahiru salmonella kasu Gasteizen, Aragoiko arrautzen makroetxalde baten alertarekin lotuta
Osasun Sailak duela hilabete baino gehiago jakinarazi zituen Arabako hiriburuko taberna batean arrautzekin kontsumitutako elikagaien kasuak; hiru pertsona ospitaleratu behar izan zituzten. Agerraldia bat dator Aragoiko makroetxalde bateko arrautza freskoengatik Europak emandako alerta batekin.
Menopausia 35 urterekin: nola eragiten dio emakumearen gorputzari eta buruari?
Menopausia goiztiarrak dakarren estrogeno-galerak eragin zuzena du emakumearen osasun fisikoan, mentalean eta ugalkortasunean. Zer tratamendu-aukera eskaintzen ditu gaur egun zientziak?
Bi zauritu, horietako bat larri, Corellan
Bardon bidean jazo da istripua, 13:25 aldera, biak zihoazen motorra bidetik aterata. 17 urteko gazte batek femurra hautsi du, eta 18 urteko beste gazte batek traumatismo larria du buruan.
Giza papilomaren kontrako mutilentzako txertaketa-kanpaina berria abiatuko du Osasun Sailak
2027ko urtarrilean hasiko da, eta 2008an jaiotako mutilei eta 2009 eta 2014 artean jaio eta txertoa jaso ez dutenei zuzenduta dago. Lehen aldiz, Osasun Sailak SMSak bidaliko ditu kanpainaren berri emateko.
Multinazionalen % 75ek adimen artifiziala erabiltzen dute curriculumen lehen baheketa egiteko
Lan-hautaketa prozesuetan curriculumen lehen baheketa adimen artifizial bidez egiten ari dira gero eta enpresa gehiago. Dokumentuak ez baditu hitz zehatz batzuk jasotzen, baliteke AAren filtroak curriculuma baztertzea.
Trafikoa bere horretara itzuli da AP-8an, Iurretan, sei ibilgailuren arteko istripuak auto-ilara luzeak sortu ostean
Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte 90. kilometroan, eta gutxienez lau kilometroko auto-ilarak sortu dira. Bi pertsona ospitalera eraman dituzte.
Artxandako tuneletako Salbe-Txorierri tartearen itxieragatik aldaketak izango dituzten Bizkaibusen lineak
Lanak direla eta, zirkulazioa bost hilabetez itxiko dute, datorren azaroaren 2tik aurrera, birgaitze integralari ekiteko. Bizkaibusen lau lineari eragingo die itxierak.
Menopausiarako terapia hormonala (MTH): segurua eta egokia da emakume guztientzat?
Bularreko minbizia izateko arriskua handitzen al du? Noiz komeni da hura hartzen hastea? Zalantza horiek eta beste hainbat argitu ditugu Virginia Canales Osakidetzako ginekologoarekin.