C'est une nouvelle aujourd'hui.

Société

2026/10/12 - 20:25

AHT batek Zaragozan jasan duen suteak Iruñeko tren zerbitzuari eragin dio

Madrilgo Atochatik Figueresera (Girona) zihoan trenak su hartu du astelehen arratsaldeko 16:05ean Zaragozako Ricla herri inguruan. Ez da zauriturik izan baina 283 bidaiari trenetik atera dituzte eta Madril eta Bartzelona arteko trenbidea moztuta gelditu da. Zaragozako suhiltzaileek itzali dituzte garrak. 

Suteak Iruñeko tren zerbitzuan ere izan du eragina; Kataluniatik Iruñerako bidaiak etenda egon baitira arratsaldean zehar eta ehunka bidaiari nafar Calatayuden blokeatuta gelditu dira. Zaragoza eta Katalunia arteko zerbitzua astelehen gauean partzialki berreskuratuko dutela jakinarazi du ADIFek baina Ricla inguruan trenbide bakarra egongo da erabilgarri, erreta gelditu den trena handik kendu arte.

« 8 9 10 ... 20 »