Société
Euskadin delituak egiten dituzten adingabeen kopurua % 11ra jaitsi da, eta justizia errestauratiboaren arrakasta % 73ra iritsi da
16 eta 17 urteko gizonezkoak eta Euskadin jaiotakoak dira arau-hausle gehienak. % 28 gizon atzerritarrak dira. Arau-hausleek erantzukizunak hartzea, biktimei eragindako kalteak konpontzea eta berriro delituak ez egitea ahalbidetzen dute justizia errestauratiboko neurriek.
Pradales lehendakariak euskararen funtzio praktikoa azpimarratu du, bere etorkizuna bermatzeko
"Hizkuntza bat bizirik dago, baldin eta emozioak, ezagutzak eta kultura transmititzeko balio badu", esan du lehendakariak Euskararen Egunean, eta gaineratu du hizkuntzek "tradizioak, historiak, ezagutza zientifikoa eta mundua ikusteko moduak gorde eta babesten" dituztela.
Euskal alderdi eta eragileek euskara babesteko deia egin dute
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko eguna da eta Euskal Herri luze-zabaleko alderdi politiko, sindikatu eta eragile askok euskararen aldeko aldarriak botako dituzte, nork bere ikuspegitik.
Bi pertsona atxilotu dituzte Bilbon, seme-alaba adingabeak abandonatzeagatik
Polizia Nazionalaren arabera, gurasoak Marokotik Espainiara joan ziren, alaba adingabearekin batera. Behin Espainian, bere kasa utzi zuten, bakarrik, autobus batean. Autobusak Granadatik Bilbora eraman zuen, neba adinez nagusia han bizi zen eta. Seme nagusia urte batzuk lehenago abandonatu zuten, antzera jokatuta.
Behera egin du gizarte-bazterketak Euskadin, baina gora egin du "hari batean" bizi direnen kopuruak
Foessa Fundazioaren (Caritas) azken txostenaren arabera, % 11,8ra arte murriztu da gizarte-bazterkeria Euskadin. Hala ere, nabarmen igo da integrazio prekarioan dagoen biztanleriaren segmentua, % 34,7ra iristen dena, eta murriztu egin da erabateko integrazioa duten etxekoen unitateen ehunekoa.
Albiste izango dira: Euskararen Nazioarteko Eguna, Nafarroaren eguna eta txerri izurria
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Osakidetzak Eleder Rios izendatu du Larrialdietako zuzendari
Osakidetzak Eleder Rios erizain bizkaitarra izendatu du Larrialdietako zuzendari, Pablo Buscaren ordez (osasun-arrazoiengatik utzi zuen kargua). Izendapenak ikuspegi asistentzial zuzena, lidergo berritzailea eta esperientzia ditu lehen lerroan.
Ospakizunekin batera, aldarrikapen ekitaldi ugarik beteko dute Euskararen Eguneko agenda
Influencerrak, euskararen hauspoak Z belaunaldian: “Edukiak euskaraz egiteak ateak zabaltzen dizkizu”
Luma Otaño tolosarrak 24 urte ditu, eta urte eta erdi inguru darama TikToken euskarazko edukiak sortzen. Gaur egun, 15 mila jarraitzailetik gora ditu sare sozial horretan. Alex Etxegibel elgoibartarrak, berriz, 18 urte ditu, eta, umorezko edukiak igotzen ditu, euskaraz. 30.000 jarraitzailerekin baino gehiagorekin, arrebarekin egindako bideoek arrakasta handia dute Euskal Herriko gazteen artean.
Gazteek gero eta euskara gehiago erabiltzen dute sareetan, eta euskal gizarteak hizkuntza inoiz baino gehiago babesten du
EITB Data txostenaren arabera, gero eta gazte gehiagok hitz egiten du euskaraz sare sozialetan: Gipuzkoako gazteen % 55ek erabiltzen dute euskara sareetan, eta Arabako hazkundea bereziki esanguratsua da (% 24tik % 36ra). Gainera, hizkuntzak % 65eko babesa du, datu historikoa da hori.
"Euskaraz hitz egiten dute ikasgelan... Baina ez jolastokian"
EiTB Dataren analisiak baieztatu du euskal hezkuntza-sistemak D eredua finkatu duela aukera nagusi gisa, baina beste datu bat eman du argitara: ikasleek ez dute euskara hein berean erabiltzen eskola-inguruetan eta jolastoki eta espazio informaletan.
Euskaldun kopurua bikoiztu egin da 40 urtean, baina euskararen erabilerak ez du erritmo horretan aurrera egin
Euskararen Eguna dela eta argitaratu den EiTB Data txostenak bistan utzi du EAEko biztanleen % 45 euskaldunak direla, eta hizkuntza asko hazi dela Araban eta Bizkaian. Hala ere, euskararen eguneroko erabilera ez da oraindik nagusi, batez ere hiriburuetan eta hirigune handietan.
Gasteizko familia baten etxegabetzea atzeratzea lortu du Etxebizitza Sindikatuak
Repsolen "Eguzkitxo" bat Bilboko komentu honetan geratu da
Gidak gozogintza prestatzen duten komentuak saritu ditu lehen aldiz, eta horietako bat Basurtuko (Bilbo) Pilarreko Andre Mariarena izan da. Obradorea kudeatzen duten 8 mojak pozarren daude, eta sariak negozioari bultzada bat emango diola espero dute.
215 kilo zabor atera dituzte itsasotik Gipuzkoako sei herritan egindako bilketetan
Itsas Zaintza Sareak antolatuta, joan den larunbatean egin ziren bilketak. Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan egin zen ekimena.
Pertsona bat hil da Bermeon, etxebizitza batean izandako sute batean
73 urteko gizona etxebizitzatik atera dute, konorterik gabe, eta osasun-langileek artatu dute, baina ezin izan dute ezer egin hura salbatzeko.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan abandonatuta dauden edo erabiltzen ez diren 1.500 zabortegitan baino gehiagotan esku hartzeko eskatu du Ekologistak Martxan federazioak
Talde ekologistak ohartarazi duenez, administrazioek Artxanda (Bilbo), Etxe Uli (Santurtzi), Jata (Lemoiz) eta Premabi (Sondika) zabortegien berri dute aspalditik, eta ingurumena kutsatzen dutela jakin arren, hamarkadak daramatzate ezer egin gabe.
Itzalaldi kasuan mugikorrek gutxienez 4 orduz funtzionatzea legez bermatu nahi du Espainiako Gobernuak
Arau-proiektu honen helburuak dira telekomunikazioen sektoreko segurtasun-neurriak indartzea, halako gertakariek erabiltzaileen segurtasunean duten eragina saihestea edo murriztea eta komunikazioak ahalik eta lasterren berreskuratzea. Operadoreek legez bermatu beharko dute "lehen mailako" azpiegituren eraginkortasuna gutxienez 24 orduz, eta 12 ordukoa "tarteko mailakoen" kasuan; operadoreek eurek egingo dute sailkapen hori.
Guraso bakarreko familien akreditazioa arautu eta laguntza ekonomikoa % 30 handituko du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak onartutako dekretuari esker, familia horiek akreditazio digitala eskatu ahalko dute, administrazioetako laguntzak eskuratzen laguntzeko. Familia horien % 80 ama batek eta seme-alaba batek edo gehiagok osatuta daude, eta EAEn 21.000 familia inguru dira.
Idurre Eskisabel: "Euskara larrialdian dago, eta hizkuntza politiketan aurrera egitea ezinbestekoa da"
Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, Euskalgintzaren Kontseiluak "euskaltzaletasuna indartzearen beharra" azpimarratu du Bilbon egindako agerraldian. Horretarako, ezinbestekotzat jotzen dute indar politikoek eta erakundeek esku hartzea, erantzunkizunez, euskara lehen lerrora ekatzeko.