Eustaten datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langabeziaren datua ez dela 'ona' esan du Jaurlaritzak

Izan ere, lurraldeen artean "desoreka handia" dago, batik bat Bizkaian.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sailaren hitzetan, hirugarren hiruhilekoan langabezia jaitsi bada ere, datua "ez da ona", lurraldeen artean "desoreka handia" baitago, batik bat Bizkaian, langabezia % 13,5ekoa baita bertan.

Eustatek gaur jakinarazi duenez, uztaila eta iraila artean 4.600 pertsona okupatu gutxiago egon dira, baina langabeen kopurua 3.500 pertsonatan jaitsi da.

Ekonomia Sailaren iturriek azaldu dutenez, "langabezia tasa jaitsi bada ere, eta Espainiako batez bestearen erdia bada ere, lurraldeen artean desoreka handia dago".

Horren ildotik, Jaurlaritzak gogorarazi du Bizkaiko langabezia % 13,5ekoa dela, gainerako lurraldeen bikoitza.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sailaren hitzetan, hirugarren hiruhilekoan langabezia jaitsi bada ere, datua "ez da ona", lurraldeen artean "desoreka handia" baitago, batik bat Bizkaian, langabezia % 13,5ekoa baita bertan.Eustatek gaur jakinarazi duenez, uztaila eta iraila artean 4.600 pertsona okupatu gutxiago egon dira, baina langabeen kopurua 3.500 pertsonatan jaitsi da.Ekonomia Sailaren iturriek azaldu dutenez, "langabezia tasa jaitsi bada ere, eta Espainiako batez bestearen erdia bada ere, lurraldeen artean desoreka handia dago".Horren ildotik, Jaurlaritzak gogorarazi du Bizkaiko langabezia % 13,5ekoa dela, gainerako lurraldeen bikoitza.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X