Datozen hilabeteetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak 450 enpresa publikoren itxiera aurreikusi du

Cristobal Montoro Ogasun ministroak adierazi duenez, "gastu eta eraginkortasun eza handia" dagoen enpresa sektore publikoa murriztu nahi du Exekutiboak.
Cristobal Montoro, Espainiako Ogasun ministroa. Argazkia: EFE

al Montoro Espainiako Ogasun ministroak iragarri duenez, Rajoyren Exekutiboak datozen hilabeteetan 450 bat enpresa publiko, fundazio eta erkidegoetako erakunde ixtea aurreikusten du. Halaber, datorren astean Fiskalitate eta Finantza Politikako Batzordeak enpresa publikoko sektorearen murrizketak aztertuko dituela adierazi du.

Montorok Copen egindako elkarrizketa batean esan duenez, Exekutiboak "enpresa publikoaren sektorea mehetu" nahi du eta sektore horretan "eraginkortasun gabezia larregi eta gastu gehiegi" daudela erantsi du.

"Aste honetan izango dugu PPren gobernua duten erkidegoekin lehen bilera, eta ondoren, Kataluniako Gobernuarekin, Andaluziakoarekin, Asturiaskoarekin eta Kanarietakoarekin hitz egingo dut datorren asteko Finantza eta Fiskalitate Politikoko Kontseilua prestatzeko", adierazi du Montorok.

Defizit publikoa murrizteko erronkan guztien konpromisoa lortzeko, helburua aurrekontuen egonkortasunerako legearen oinarriak ezartzea izango dela esan du Montorok. 

"Gastuaren eta zorraren hazkuntzaren inguruko muga ezarriko dugu erkidego guztientzat eta betetzen ez dutenentzako zigor sistema", azaldu du Ogasun ministroak. Halaber, Estatuko Administrazio orokorra bere finantziazioaren arduradun egingo dela esan du, "nahiz eta finantza autonomia" errespetatuko den.

Helburua, hain justu, erkidegoetako agintariak defizitaren zuzenketan konpromisoa hartzea dela azpimarratu du, "geure erakunde arkitektura" errespetatuz.

Bestalde, Europar Batasuneko herrialdeek aurrekontuak adostu aurretik Bruselara igortzeko zabaldutako aukera zalantzan jarri du.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X