Rajoyk aurrera atera ditu murrizketak Kongresuan, CIUren babesarekin
n gobernuak bere lehen ekonomia neurrien paketea onartu du Kongresuan. CIUren babesa izan du eta gehiengo osoz onartu dituzte neurriak. Besteak beste, lan-errenta eta kapital-errentaren gaineko zergen igoera, funtzionarioen soldata izoztea eta 8.900 milioi euroko murrizketa.
197 boto alde, 138 kontra eta 4 abstentzio izan dira bozketan. PFEZren eta higiezinen gaineko zerga bi urtez igotzea "behin behineko" erabakia dela berretsi du Ogasun ministroak.
Bozeramaile sozialistak, Jose Antonio Alonsok, PPk hauteskundeak baino lehen "zerga-doikuntza" hau ezagutzen zuela esan du eta "neurriak ezkutatzea" egotzi dio. Erreforma "bidegabekoa eta erregresiboa" dela esan du eta atzeraldian eta langabezian sakonduko duela adierazi du.
Bestalde, CIUk babesa eman die neurriei "koherentzia eta doitasun ekonomikoagatik". PFEZren igoerarekin bat egiten ez duten arren, behin behinekoa izatea espero dutela adierazi du CIUko bozeramaileak.
Neurri hauek bost milioi langabeen kopurua gainditzea ekarriko dutela esan du Pedro Azpiazu EAJko bozeramaileak. Gainera, ez dutela defizitaren arazoa konponduko uste du.
Cayo Lara IUko koordinadoreak gogor kritikatu ditu neurriak eta zerbitzu publikoen eta enpleguaren aurka doazela adierazi du.
Bestetik, erkidegoen gastua jaisteko neurririk ez hartzea egotzi dio Gobernuari Alvaro Anchuelo UPyDko diputatuak. ERCtik, Alfred Bosch bozeramaileak esan du, "lotsagarria" dela aurrekontu autonomikoak gainbegiratzea, "urte askotan zehar Kataluniak Espainia osoko fakturak ordaindu dituenean".
Amaiurren diputatuak, Xabino Cuadrak, neurriak "iruzur soziala" direla esan du eta "behartsuenak behartsuago" egiten dituela azaldu du.
Dekretu berri honekin, lan-errentaren gaineko zergen igoera % 0,75 eta % 7artekoa izango da eta higiezinen gaineko zerga % 4 eta % 10 bitartekoa izango da, higiezinaren prezioaren arabera.
Eraikuntzari %4 ko BEZ supermurriztua mantentzen da eta gasolio profesionalari hobariak kenduko zaizkio. Ikerketarako diru-laguntzak 600 milioitan murriztuko dira eta 200 milioitan RTVE eta Renfeko aurrekontuak. Funtzionarioen lanaldia gainera, bi ordu eta erdi luzatuko da astean.
Alokairurako 210 euroko laguntza kentzea ere erabaki dute, eta soilik jada jasotzen dutenek izango dute.
Montoro: 'Demokraziaren aurrekontu-doitzerik handiena neurrizkoa da
Cristobal Montoro Espainiako Gobernuko Ogasun ministroak defizit publikoaren desbideraztea zuzentzeko, historiako aurrekontu-doitzerik handiena defendatu du eta "neurrizkoa" dela esan du. Gainera, krisia gainditzeko urgentziaren aurrean, "sakrifizioa" eskatu du.
Defizit publikoa zuzentzeko aurrekontuen urgentziazko neurrien lege-dekretuaren eztabaidan, Montorok esan du, PFEZ (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) eta higiezinen gaineko zergak igotzea "neurrizkoak" da, eta ez du gizarteko sektore "ahulenetan" eraginik izango.
Gobernuak autonomoei eta enpresari txikiei esfortzuak egitea baztertu duela esan du eta hauei zergak igotzea alde batera utzi duela. Gainera, hauen finantziazioa nola hobetu aztertzen ari direla azaldu du, enplegua sortzeko "eragileak" bilakatzeko.
Kongresuak onartuko duen neurri ekonomikoen lehen paketearen eztabaidaren buru izango da gaur Mariano Rajoy.
Montororen iritziz, krisi ekonomikoa "errotik" moztu behar duen erabakia da. PFEZren igoeraren inguruan, Gobernuak esfortzu bat eskatu duela defendatu du, batez ere, esfortzu hori egin ahal dutenentzat.
"Ez genituen zergak igo nahi, baina interes orokorrak horrela agindu du", esan du Montorok. "PFEZren igoerak 52 euroko errekargua dakar urtean 17.700 euro arteko errenta dutenentzat, eta 180koa 33.000 euro arteko errenta dutenentzat".
Gobernuak, defizitarekin betetzen ez duten erkidegoei zigorrak ezarri nahi dizkie
Aurrekontuen egonkortasunerako legeak (joan den udan onartutako Konstituzioaren erreforma garatuko du), defizitaren muga pasatzen duten erkidegoei zigorrak ezartzea aztertzen ari da Gobernua.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.