% 1,5eko igoera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasolina eta gasolioa maila historikoetara iritsi dira

Azken aste honetan maila berriak markatu dituzte, % 1,5 eta % 0,6 igo dira, hurrenez hurren.

95eko gasolinak eta gasolioak, Espainian gehien saldutako erregaiak, azken aste honetan maila berriak markatu dituzte, % 1,5eko eta % 0,6ko igoerak izan dituzte urtea hasi zenetik, Europar Batasuneko petrolioaren buletinaren datuen arabera.

Datuek jakitera eman dutenez, super 95 gasolina litroa 1,477 eurora saltzen da, Madrileko gasolindegi batzutan 1,5 euroan saltzen da eta super 98 1,65 euroan.

Gasolioaren litroa 1,399 eurora saltzen da, otsailaren amaieratik laugarren aldiz dago maila historikoan. Iazko data berekin alderatuz gero, gasolioa % 8,8 garestiagoa da.

95eko gasolinak eta gasolioak, Espainian gehien saldutako erregaiak, azken aste honetan maila berriak markatu dituzte, % 1,5eko eta % 0,6ko igoerak izan dituzte urtea hasi zenetik, Europar Batasuneko petrolioaren buletinaren datuen arabera. Datuek jakitera eman dutenez, super 95 gasolina litroa 1,477 eurora saltzen da, Madrileko gasolindegi batzutan 1,5 euroan saltzen da eta super 98 1,65 euroan.Gasolioaren litroa 1,399 eurora saltzen da, otsailaren amaieratik laugarren aldiz dago maila historikoan. Iazko data berekin alderatuz gero, gasolioa % 8,8 garestiagoa da.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X