Argindarra jada % 7 garestiagoa da
Gaurtik aurrera familiek % 7 gehiago ordaindu beharko dute argindarrarengatik, % 5 gehiago gas naturalarengatik eta ia % 3 gehiago butano-botilengatik. Hau guztia erregaiak inoizko prezio maximora iritsi direnean.
Sistema elektrikoaren gastuetan 1.700 milioi euroko aurrezpena lortu nahi duen Errege-dekretua argitaratu du larunbat honetan Estatuko Aldizkari Ofizialak. Ondorioz, sistema elektrikoak duen 24.000 milioi euroko zorra arintzeko asmoz, argindarra % 7 garestitu da gaurtik aurrera.
Gainera, gasa ere % 5 garestitzea erabaki du Gobernuak. Ondorioz, erabiltzaile batek, batez beste, 22,9 euro gehiago ordaindu behar izango du urtero.
Butano-botila ere % 2,96 garestitu da (45 zentimo) eta gaurtik aurrera, 15,54 eurotan dago. Espainian ia 10 milioi lagunek erabiltzen dute butano-botila. Aurten egiten den 12,5 kiloko botilaren lehen igoera da, urtarrilean prezioa berrikusi zutenean bere horretan uztea erabaki baitzuten, urriko kopuru berean, hau da, 15,09 eurotan.
Erregaien prezioek ere gora
Halaber, aspaldiko partez garestitu den beste ondasuna erregaiak dira. Izan ere, 2011ko data berdinekin alderatuta, ibilgailuaren erregai-tanga gasolinaz betetzea batez beste 6,2 euro garestiagoa da (% 9 gehiago). Gasolioaren kasuan, berriz, prezioaren igoera txikiagoa da, % 2,3koa, hots, 1,5 euro gehiago.
2012an zehar prezioak gora egin du zenbaitetan eta hainbat alditan markak hautsi ditu. Azken egunotan, berriz, gasolioa merketu egin da. Joan den urtarriletik gasolinaren prezioa % 8,8 igo da eta gasolioarenak, ordea, % 0,22 egin du gora.
Gaurtik aurrera familiek % 7 gehiago ordaindu beharko dute argindarrarengatik, % 5 gehiago gas naturalarengatik eta ia % 3 gehiago butano-botilengatik. Hau guztia erregaiak inoizko prezio maximora iritsi direnean. Sistema elektrikoaren gastuetan 1.700 milioi euroko aurrezpena lortu nahi duen Errege-dekretua argitaratu du larunbat honetan Estatuko Aldizkari Ofizialak. Ondorioz, sistema elektrikoak duen 24.000 milioi euroko zorra arintzeko asmoz, argindarra % 7 garestitu da gaurtik aurrera. Gainera, gasa ere % 5 garestitzea erabaki du Gobernuak. Ondorioz, erabiltzaile batek, batez beste, 22,9 euro gehiago ordaindu behar izango du urtero.Butano-botila ere % 2,96 garestitu da (45 zentimo) eta gaurtik aurrera, 15,54 eurotan dago. Espainian ia 10 milioi lagunek erabiltzen dute butano-botila. Aurten egiten den 12,5 kiloko botilaren lehen igoera da, urtarrilean prezioa berrikusi zutenean bere horretan uztea erabaki baitzuten, urriko kopuru berean, hau da, 15,09 eurotan.Erregaien prezioek ere goraHalaber, aspaldiko partez garestitu den beste ondasuna erregaiak dira. Izan ere, 2011ko data berdinekin alderatuta, ibilgailuaren erregai-tanga gasolinaz betetzea batez beste 6,2 euro garestiagoa da (% 9 gehiago). Gasolioaren kasuan, berriz, prezioaren igoera txikiagoa da, % 2,3koa, hots, 1,5 euro gehiago.2012an zehar prezioak gora egin du zenbaitetan eta hainbat alditan markak hautsi ditu. Azken egunotan, berriz, gasolioa merketu egin da. Joan den urtarriletik gasolinaren prezioa % 8,8 igo da eta gasolioarenak, ordea, % 0,22 egin du gora.
Zure interesekoa izan daiteke
Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita
Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu dituen ekitaldi batean, konpainiaren historia gogoratu dute, eta "argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia.
Tubos Reunidosen interesa duten "inbertsore berriak" daudela dio Jauregi sailburuak, baina oraindik ez dago "proposamen zehatzik"
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuaren hitzetan, Tubos Reunidosen zorra berregituratu eta langileak lanera itzuli izana funtsezko bi baldintza izan dira "inbertitzaile berriak erakartzeko".
Papresak erosteko eskaintza bakarra jaso du: CL Grupo Industrialek aurkeztu du proposamen loteslea
Papresa hartzekodunen konkurtsoan sartu eta lehen asteetan balizko iteresdun gehiago zeudela aditzera eman bazen ere, euskal talde bat barne, ez dira eskaintza gehiago aurkeztu ezarritako epearen barruan; CL Group enpresak (Cristian Layri lotutakoa) bakarrik egin du hura erosteko eskaintza loteslea.
Eusko Jaurlaritzak onetsi egin du Aiaran baterien biltegi bat eraikitzeko proiektua
Arena Green Assest 4, SLUren "PB Navegantes 31" proiektuak 23 milioi euroko aurrekontua du eta 30MW-ko potentzia instalatua, 20 oineko neurriko edukiontzietan dauden 18 biltegiratze unitaterekin, kontrol eta monitorizazio sistemak integratzeko.
Astigarraga, etxebizitza garestien dagoen Gipuzkoako hirugarren herria
Prezioa % 55 igo da 4 urtetan eta metro koadroa 5.228 eurotan saltzen da. Donostiaren eta Zarautzen atzetik, udalerririk garestiena da.
Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela
Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".
Kalera atera dira berriro medikuak, protesta egitera, urteko laugarren greba astearen hasieran
Donostia Ospitaleko anestesista Elena del Valek kazetarien aurrean hitz egin du protestetako batean, eta ziurtatu du "itxaropentsuago" daudela, Euskadiko Medikuen Sindikatuaren bitartez, Osakidetzarekin bilerak hasi dituztelako, eta "badirudielako", aldarrikapenetako batzuk negoziatzen hasiko direla.
Gasteizko Udalak taxilarien guardiak arautu ditu, dekretu bidez
Dokumentuak larunbat eta jai bezperetarako guardien egutegia ezartzen du, 00:00etatik 08:00etara, eta tarte horretan gutxienez 50 taxi arituko dira zerbitzua ematen.
Etxebizitzen salerosketa % 11,6 jaitsi da EAEn, eta % 8,2 igo da Nafarroan
Donostian 418 etxebizitza salerosi dira 2026ko urtarrila eta apirila bitartean, aurreko hiruhilekoan baino % 26,8 gutxiago, eta iazko tarte berean baino % 30,8 gutxiago.
Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da
NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.