Jaurlaritzaren Ekonomia Plana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadik inbertsioa 116 milioitan murriztuko du defizita doitzeko

Arrazoia ohiko diru-sarrerak 180 milioitan gutxitu direla da. Finantzatik datozen diru-sarrerak ere jaitsi egin dira: Aurrekontuen Legean aurreikusitakoa baino 114,6 milioi euro gutxiago jaso dituzte.
Murrizketa Jaurlaritzaren Ekonomia eta Finantza Planan agertzen da. EITB.

Eusko Jaurlaritzak 2012ko Aurrekontuen Legean bildutako inbertsio-sailak murriztu edo kendu egingo ditu, 116 milioi euro gutxiago ibertituko ditu guztira, diru-sarreretan izandako jaitsierari aurre egun eta defizita BPGaren % 1,5ean uzteko.

Jaitsiera horren ondorioz, 180 milioi euro gutxiago bilduko dituzte ohiko diru-sarreren bidez (hasierako aurrekontuak 8.567,9 milioi biltzea aurerikusten zuen, eta doitutako aurrekontuak 8.389,8 milioi eurora jaitsi du kopuru hori). Finantzatik bildutako diru-sarrerak era jaitsi egingo dira, 114,6 milioi euro gutxiago.

Murriztapen guzti horiek Eusko Jaurlaritzak 2012-2014 eperako egindako Berrorekarako Ekonomia eta Finantza Planaren parte dira. Plan horrek, Euskadi, Espainia eta Europar Batasunaren ekonomiaren garapenaren beherakako berrikusketa aintzat hartu eta diru-sarreretan duen eragina aztertzen du, eragin hori zuzentzeko neurriak emanda.

Espainiaren oniritzia

Dokumentuak Espainiako Gobernuaren oniritzia jaso du, eta 2012ko Aurrekontuaen Legea euskal ekonomia % 1,4 haziko zela aurreikusita egin zirela onartzen du.

Aurreikusten hori beheraka berrikusi dute, eta, azken estimazio ofizialen arabera, Euskadiko BPGa % 1,3 jaitsiko da.

Zure interesekoa izan daiteke

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X