CCOO eta UGT
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rajoy erreskatearen baldintzak negoziatzen ari da, sindikatuen arabera

Herritarrei egia ezkutatzeari uzteko eskatu diote CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek Gobernuko presidenteari.
Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendez. EFE

cio Fernandez Toxo CCOOko idazkari nagusiaren eta Candido Mendez UGTkoaren arabera, Gobernua Europar Batasunarekin, Europako Banku Zentralarekin eta Angela Merkel berarekin ere Espainiaren erreskatearen baldintzak negoziatzen ari da. Horregatik, herritarrei ezkutatzeari uzteko eskatu diote Rajoyri.

Batzar Sozialak deitutako prentsaurrekoan parte hartu dute hilaren 15ean Madrilen murrizketen kontra egingo den manifestazioaren xehetasunak azaltzeko.

Bertan, "asteetan zehar negoziatzen ari den erreskatearen baldintzak ezin dira gehiago ezkutatu", salatu du Toxok.

Ildo honetan, besteak beste, Angela Merkelekin, Europako Banku Zentralarekin, Europako Batzordearekin eta segururenik, Europako beste gobernuekin negoziatzen ari dela esan du.

Rajoyren Gobernuaren azalpen eza, urriaren 21eko Galiziako eta EAEko hauteskundeen aurretik erreskatea ezkutatzean datza, bere iritziz.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X