Euskadik Estatuko defizit baxuenarekin itxi du lehen seihilekoa: %0,19
Espainiako Barne Produktu Gordinaren % 0,77ko defizitarekin itxi dute autonomia erkidegoek lehen seihilekoa. Joan den urtean, % 1,64koa izan zen ekaina arteko defizita.
Hori iragarri du Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroak, prentsaurrekoan.
Estatu mailako kontabilitate datuak kontuan hartuta, 8.063 milioiko defizita izan dute erkidegoek ekaina arte (BPGaren % 0,77). Aurrerapenak kontuan izan gabe eta zenbateko homogeneoak kontua izanda, berriz, 9.823 milioikoa izan da defizita, % 0,93koa, alegia.
Nafarroa, defizit handiena duen erkidegoa
Nafarroa (% 2,50), Extremadura (% 1,89) eta Murtzia (% 1,80) dira urteko lehen sei hilabeteotan defizit handiena izan duten erkidegoak.
Nafarroaren kasuan, erkidego horrek duen dinamika fiskal ''ezberdinak'' eta ordainketa egutegi propioak eragin dute datua. Baldintza horiek albo batera utzita, Nafarroak % 1,1eko defizita izango luke, Antonio Beteta Administrazio Publikoen Estatuko idazkariak azaldu duenez.
Hauek dira gainontzeko erkidegoen datuak: Andaluzia (% 1,27), Kanariak (% 1,24), Galizia (% 1,07), Kantabria (% 1,01), Gaztela eta Leon (% 0,87), Gaztela-Mantxa (% 0,73), Aragoi (% 0,68), Katalunia (% 0,59), Errioxa (% 0,55), Asturias (% 0,53), Madril (% 0,47), Balearrak (% 0,40), Valentzia (% 0,30) eta Euskadi ( % 0,19).
2012ko lehen hiruhilekoa aurrekontuak orekatuta itxi zuten, eta, urte osorako, % 1,5eko muga dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitza arloko neurri fiskalak adostu dituzte EAJk eta PSEk, tartean, alokairurako pizgarriak eta jabe handientzako zergak
Jauregik ohartarazi du Tubos Reunidosentzat arrisku kritikoa dagoela SEPIren zorragatik, eta alternatibak bilatuko ditu Vicinayko enpleguetarako
Nafarroak 27 etxebizitza erosiko dizkio inbertsio funts bati
Tubos Reunidosek ez du lotesletzat jo SEPIren zorraren kitapenari buruzko Europako txostena
Errentaren mapa auzoz auzo eta kalez kale Hego Euskal Herrian
Hondarribiko Udalak kereila penala jarri du Zaldunbordako outletaren enpresa sustatzaileen aurka
Bizkaiak aurreikusitakoa baino diru gehiago bilduko du, eta Euskadiko hazkundearen buru izango da 2027an
Euskal Herriko sindikatuek "espekulazioari ez!" esango diote azaroaren 11n eta soldata igoerak eskatuko dituzte
Vicinayren zuzendaritzak aldi baterako enplegu espedientea egin eta 60 lagun kaleratzeko asmoa du