Maltako bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Banketxeen ikuskapen bateratua eskatu dute urtarrilerako

Espainiak, Frantziak, Italiak eta Portugalek egin dute eskaera, baina Alemaniak dagoeneko data ez dela bideragarria adierazi du.
Bilera Maltan. EFE

iniak, Frantziak, Italiak eta Portugalek azken Europako Batzarrean adostutakoa betetzeko eskatu diete Europako beste kideei, eta banketxeen ikuskapen bateratua urtarrilerako martxan jartzea eskatu dute, nahiz eta Alemaniak dagoeneko data hori ez dela bideragarria aurreratu duen.

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak, François Hollande Frantziakoak, Mario Monti Italiako lehen ministroak eta Pedro Passos Coelho Portugalekoak euroguneko krisitik ateratzeko eta merkatuen espekulazioarekin amaitzeko neurriak hartzeko eskatu diote Europar Batasunari. Maltan bildu dira Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzarreko presidentearekin batera.

Ohar baten bitartez Espainiak adierazi duenez, urriaren 18an eta 19an Bruselan egingo duten datorren Batzarrean, "2013ko urtarrilerako prest egongo litzatekeen banketxeen ikuskapen sistema europar bateratua egiteko bidea erraztea" eskatuko dute.

"Europa gehiago nahi dugu, eta Europak aurrera egitea, erabakiak hartzea eta batez ere, lehenbailehen egitea", adierazi du Rajoyk bilera baino lehen.

Alemaniak dagoeneko errezeloa adierazi du, baina Rajoyren iritziz, urtarrilerako egin daiteke "nahia baldin badago".

Ikuskapen sistema hori martxan jartzea ezinbesteko baldintza da behin betiko erreskate funtsak zuzenean dirua banketxeei eman ahal izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X