Iberdrolak 2.401 milioi irabazi ditu irailera arte
Iberdrolak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak jakitera eman duenez, Iberdrolak 2.401 milioi euro irabazi ditu 2012ko lehenengo bederatzi hilabeteetan (iaz epe berean baino % 12 gehiago, hain zuzen), Espainian % 36 gutxiago irabazi arren.
Enpresak Espainian lortutako emaitza "txarrak" (616 milioi euro lortu ditu, irabazi guztien % 25) Gobernuak martxoan ordainketak murriztea erabaki izanaren ondorio direla azaldu du. Halaber, ekoizpenaren gaineko neurri fiskalak ez dituela kontuan izan esan du, horiek indarrean sartzeko zain dagoelako.
Urtarrila eta iraila artean, nazioarteko negozioaren irabazi garbia 1.784 milioi eurokoa izan da, eta horrek, nolabait, Espainian izandako emaitza "txarrak" txukuntzen lagundu du.
Langileak kaleratzeko plana, % 83 beteta
Emaitza horiek gorabehera, Iberdrolak 400 langile kaleratu ditu Espainian, eta 600 Erresuma Batuan, uztailean martxan jarritako planari jarraituz, eta 2014ra arte 1.200 langile kaleratzea aurreikusi dute.
Orain arte planaren % 83 bete dute, Ignacio Sanchez Galan enpresako presidenteak 2012-2014 aldirako plana aurkeztean azaldu duenez.
Espainiako 400 langileen kaleratzea uztailean egin zuen, pizgarri txikien eta aurretiko erretiroen plan baten bitartez, lan erregulazio txostenik aplikatu behar izan gabe.
10.500 milioi euroko inbertsioa
Iberdrolak 10.500 milioi euro inbertituko du 2012 eta 2014 urteen artean, 2009-2011 hirurtekoan baino % 37 gutxiago, enpresak gaur azaldu duenez. Urte horien artean 2.000 milioi euroko aktiboak salduko ditu, eta mozkinak eta dibidenduak mantentzeko asmoa du.
580 milioi urtean, tasa energetiko berrian inpaktua
Iberdrolaren arabera, aurreikusitako neurri fiskalen inpaktua 580 milioi eurokoa izango da aurten, horrek karga fiskala hirukoiztea esan nahi du.
Jose Luis San Pedro enpresa elektrikoko zuzendari nagusiak esan duenez, Iberdrola neurri hauek bezeroengan eragina izaten saiatuko du, baina, oraingoz zein ehunekotan eragingo dien ez dakiela azaldu du.
Iberdrolak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak jakitera eman duenez, Iberdrolak 2.401 milioi euro irabazi ditu 2012ko lehenengo bederatzi hilabeteetan (iaz epe berean baino % 12 gehiago, hain zuzen), Espainian % 36 gutxiago irabazi arren. Enpresak Espainian lortutako emaitza "txarrak" (616 milioi euro lortu ditu, irabazi guztien % 25) Gobernuak martxoan ordainketak murriztea erabaki izanaren ondorio direla azaldu du. Halaber, ekoizpenaren gaineko neurri fiskalak ez dituela kontuan izan esan du, horiek indarrean sartzeko zain dagoelako. Urtarrila eta iraila artean, nazioarteko negozioaren irabazi garbia 1.784 milioi eurokoa izan da, eta horrek, nolabait, Espainian izandako emaitza "txarrak" txukuntzen lagundu du. Langileak kaleratzeko plana, % 83 betetaEmaitza horiek gorabehera, Iberdrolak 400 langile kaleratu ditu Espainian, eta 600 Erresuma Batuan, uztailean martxan jarritako planari jarraituz, eta 2014ra arte 1.200 langile kaleratzea aurreikusi dute. Orain arte planaren % 83 bete dute, Ignacio Sanchez Galan enpresako presidenteak 2012-2014 aldirako plana aurkeztean azaldu duenez. Espainiako 400 langileen kaleratzea uztailean egin zuen, pizgarri txikien eta aurretiko erretiroen plan baten bitartez, lan erregulazio txostenik aplikatu behar izan gabe. 10.500 milioi euroko inbertsioa Iberdrolak 10.500 milioi euro inbertituko du 2012 eta 2014 urteen artean, 2009-2011 hirurtekoan baino % 37 gutxiago, enpresak gaur azaldu duenez. Urte horien artean 2.000 milioi euroko aktiboak salduko ditu, eta mozkinak eta dibidenduak mantentzeko asmoa du. 580 milioi urtean, tasa energetiko berrian inpaktuaIberdrolaren arabera, aurreikusitako neurri fiskalen inpaktua 580 milioi eurokoa izango da aurten, horrek karga fiskala hirukoiztea esan nahi du. Jose Luis San Pedro enpresa elektrikoko zuzendari nagusiak esan duenez, Iberdrola neurri hauek bezeroengan eragina izaten saiatuko du, baina, oraingoz zein ehunekotan eragingo dien ez dakiela azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.