Etxegabetzeen inguruko desadostasunak nagusi Senatuan
PPren eta PSOEren artean akordio batera iristeko zailtasunak agerian gelditu dira Senatuan, etxegabetzeen inguruan bi alderdiek dituzten desadostasunak nabarmenak baitira.
Etxegabetzeen arazoari konponbidea aurkitzeko orain egun batzuk hasi ziren Gobernuaren eta PSOEren arteko bilerak, ostegunean Gobernuak auzi horren inguruko errege lege-dekretua onartu nahi baitu.
Epe motzera neurriak hartzea premiazkoa dela adostu dute, eta baita kaleratzeak bi urtez atzeratzea ere. Sozialistek, ordea, Hipoteken Legean aldaketak egin eta behin-behineko alokairu sozialaren laguntza jaso ahal izango dutenen muga igo nahi dute, PSOEren iturrien
PSOEk proposatutako gaiak eztabaidatzeko prest daude Gobernuan, baina ez dute negoziaketa luzatu nahi, bertako iturriek azaldu dutenez.
Gaur, bi aldeek planteamendu berak egin dituzte Senatuan. Juan Manuel Fernandez sozialistak etxegabetzeak ekiditeko hainbat neurriren mozio bat defendatu du, "beharrezkoak izango liratekeen lege guztiak aldatzeko aukerarekin".
Alderdi Popularrak ordea, bi urteko luzapena nabarmentzen duen zuzenketa bat sartu nahi du batetik, eta Bankuen Praktika Onen Kodearen mugak handitu nahi ditu bestetik.
PSOEk Alderdi Popularraren zuzenketa baztertu du eta azken honek mozioaren aurka bozkatzea erabaki du.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitza arloko neurri fiskalak adostu dituzte EAJk eta PSEk, tartean, alokairurako pizgarriak eta jabe handientzako zergak
Jauregik ohartarazi du Tubos Reunidosentzat arrisku kritikoa dagoela SEPIren zorragatik, eta alternatibak bilatuko ditu Vicinayko enpleguetarako
Nafarroak 27 etxebizitza erosiko dizkio inbertsio funts bati
Tubos Reunidosek ez du lotesletzat jo SEPIren zorraren kitapenari buruzko Europako txostena
Errentaren mapa auzoz auzo eta kalez kale Hego Euskal Herrian
Hondarribiko Udalak kereila penala jarri du Zaldunbordako outletaren enpresa sustatzaileen aurka
Bizkaiak aurreikusitakoa baino diru gehiago bilduko du, eta Euskadiko hazkundearen buru izango da 2027an
Euskal Herriko sindikatuek "espekulazioari ez!" esango diote azaroaren 11n eta soldata igoerak eskatuko dituzte
Vicinayren zuzendaritzak aldi baterako enplegu espedientea egin eta 60 lagun kaleratzeko asmoa du