Lamarca: 'Hipoteka-betearazpenak atzeratzea ez da nahikoa'
gabetzeak ekiditeko, hipoteken legea aldatzeko eskatu du Iñigo Lamarca arartekoak, eta epaitegietatik kanpoko prozedurak bultzatzeko. Gainera, hipoteka-betearazpenak atzeratzea ez dela nahikoa esan du ETBko saio batean eskaini duen elkarrizketan.
Herritarrei "berme" gehiago emateko, legea aldatzea "premiazkoa" dela adierazi du, eta PPk eta PSOEk akordio bat lortu ezean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegian "bidea" badagoela ziurtatu du.
Ildo honetan, Bartzelonako merkataritza arloko epaile batek Europako antolamendu juridikoan auzi bat mahaigaineratu duela azaldu du eta Luxenburgoko Auzitegiko epaile orokorrak Espainiako araudia "bezeroen interesentzat kaltegarria" dela esan duela ekarri du gogora.
Krisiari aurre egiteko, gizartearen egungo larrialdi egoerak "ezohiko akordioak" eskatzen dituela uste du.
Bestalde, Iñigo Cabacasen auziaren inguruan, "asko jota bi hilabeteren buruan" Poliziaren jokaeraren txosten bat argitaratuko duela adierazi du, eta Idoia Mendia jarduneko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak agindutako atestatuaren zain daudela gaineratu du
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitza arloko neurri fiskalak adostu dituzte EAJk eta PSEk, tartean, alokairurako pizgarriak eta jabe handientzako zergak
Jauregik ohartarazi du Tubos Reunidosentzat arrisku kritikoa dagoela SEPIren zorragatik, eta alternatibak bilatuko ditu Vicinayko enpleguetarako
Nafarroak 27 etxebizitza erosiko dizkio inbertsio funts bati
Tubos Reunidosek ez du lotesletzat jo SEPIren zorraren kitapenari buruzko Europako txostena
Errentaren mapa auzoz auzo eta kalez kale Hego Euskal Herrian
Hondarribiko Udalak kereila penala jarri du Zaldunbordako outletaren enpresa sustatzaileen aurka
Bizkaiak aurreikusitakoa baino diru gehiago bilduko du, eta Euskadiko hazkundearen buru izango da 2027an
Euskal Herriko sindikatuek "espekulazioari ez!" esango diote azaroaren 11n eta soldata igoerak eskatuko dituzte
Vicinayren zuzendaritzak aldi baterako enplegu espedientea egin eta 60 lagun kaleratzeko asmoa du