Finantza merkatua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxabankek 128 milioi jarriko ditu gehienez, 'banku txarra' delakoan

Horixe da Sareb edo banku txarrean Santanderrekin, Caixabankekin, Popularrarekin eta Sabadellekin sinatutako akordioan agertzen dena. Diruaren % 25 kapitala izango da eta % 75, berriz, zorra.
Mario Fernandez, Kutxabankeko presidentea. Efe.

Kutxabankek 128 milioi euro jarriko ditu, gehienez, Sareb edo banku txarra delakoan. 128 milioi horiek kapitalaren eta zorraren bitartez jarriko ditu, Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalak aditzera emandakoaren arabera.

Proiektuaren lehenengo etapan, Kutxabankek 15 milioiko kapitala jarriko du, eta gainontzekoa pauso ezberdinetan ordainduko du; gehiena, zorraren bitartez.

Horixe da Sareb edo banku txarrean Santanderrekin, Caixabankekin, Popularrarekin eta Sabadellekin sinatutako akordioan agertzen dena. Inbertsioaren % 25 kapitala izango da eta % 75, berriz, zorra.

Aipatutako finantza-erakundeek 430 milioi jarriko dituzte guztira lehen fasean. BBVAk ez du lehen fase horretan parte hartuko.

FROB

Bankuen Berregituraketa Ordenaturako Funtsak, berriz, 397 milioi euro jarriko ditu banku txarrean. Guztira, banku txarrak 827 milioiko kapitala izango du erakunde nazionalizatuen aktibo toxikoak bereganatzen hasteko. Aktibo horiek Bankiatik, Catalunya Caixatik, Novagaliciatik eta Valnetziako Bankutik jasoko ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X