Erabakia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkulluk Legebiltzarraren baimena behar du ordainsaria aurreratzeko

Jaurlaritza berriak EAEko 67.000 funtzionarioen eta Legebiltzarraren baimena beharko du udako ordainsaria urtarrilera aurreratu ahal izateko. Ondorioz, neurria ezin izango dute bihar onartu.
Legebiltzarrak onartu beharko du. EITB.

Eusko Jaurlaritza berriak EAEko 67.000 funtzionarioen eta Legebiltzarraren baimena beharko du udako ordainsaria urtarrilera aurreratu ahal izateko. Ondorioz, neurria ezin izango dute biharko Gobernu Bileran adostu.

Lehendakaritzako iturriek Efe agentziari azaldutakoaren arabera, Jaurlaritzak aurreikusitako irtenbideak tramitazioa behar izango du Legebiltzarrean eta, ondorioz, ezin izango da biharko Gobernu Bileran adostu. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak formula beretsua erabili nahi dute.

Urkulluren Jaurlaritza berriak hasieratik pausoak eman beharko ditu udako ordainsaria urtarrilean ordaindu ahal izateko.

EAEko funtzionarioek Gabonetako lansaria ordaintzeari oniritzia eman behar diote aurrena eta, behin izapide hori eginda, Legebiltzarrak aurrekontuetara diru kopuru hori bideratu beharko du.

Ganberako Mahaiak - Legebiltzarrak ez du osoko bilkurarik egin beharko- hartu beharko du behin betiko erabakia, dena dela, Gasteizko Gobernutik jakinarazi dutenez.

Helegitea

Espaianiako Gobernuak jarritako helegitea onartuta, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak EAEko funtzionarioen Gabonetako lansaria behin behinean eten du. Orain Urkulluren Gobernuari dagokio erabaki horri helegitea jarri edo ez erabakitzea.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X