EAJren eskaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rajoyk Kutxabanken kontrola bermatu nahi die euskal kutxei

Hala jakinarazi dio EAJri. Halaber, kudeaketa egokia izan duten kutxek beren bankuen kontrola izaten jarraitu ahal izan dezaten Europarekin negoziatzen jarraituko duela ziurtatu du.
Mariano Rajoy. EFE

Aurrezki kutxa guztiekiko jarrera berdina izango ez dela ziurtatu du asteazken honetan Mariano Rajoyk. Presidentearen hitzetan, kutxa batzuek ''gauzak ongi egin dituzte'', eta beste batzuek berriz, ''gaizki''; eta, beraz, ez dituzte batzuek eta besteak berdin tratatuko. Hori horrela, Espainiako presidenteak Kutxabanken kontrola euskal kutxei bermatu nahi die, eta hori lortzeko helburuarekin, Europar Batasunarekin negoziatzen ari da.

Hala erantzun dio presidenteak EAJri, jeltzaleek Kongresuan egindako galdera baten aurrean. Aitor Estebanek hartu du hitza, eta euskal kutxak bezala ondo kudeatu diren erakundeei besteei ezarriko zaizkien baldintza berak inposatzea ''bidegabekeria'' litzatekeela defendatu du.

Rajoyk arrazoia eman dio jeltzaleari, eta EAJrekin gaia jorratzeko konpromisoa hartu du. Halaber, kudeaketa egokia izan duten kutxek beren bankuen kontrola izaten jarraitu ahal izan dezaten Europarekin negoziatzen jarraituko duela ziurtatu du Rajoyk.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X