Goirigolzarri:'Bankiaren errealitatea ukatzeak ez du ezertarako balio'
José Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidenteak esan du erakundeko agintea "erantzukizun pertsonal" moduan hartu zuela, eta errealitatea ez ukatzea zela onena oinarritik hasi zela nabarmendu du, iturri judizialek jakitera eman dutenez.
Auzitegi Nazionalean lekuko moduan egindako adierazpenean, Goirigolzarrik azaldu du Luis de Guindos Ekonomia ministroaren dei bat jaso zuen, kargu hori hartzera animatzeko, Rodrigo Ratok dimititu zuen egun berean. Azken horrek ere deitu egin zion, kargua berak hartzea proposatzeko.
Goirigolzarriren arabera, Ratok astebete lehenago deitu zuen, Bankiako kontseilari deleagatu izatea proposatzeko, 2011ko uztailean erakundea burtsara irtetean eskaini zion postu bera.
Azkenean onartu egin zuen, "Espainiako ekonomiarentzat proiektu erabakigarria zelako", bere talde propioa sortzeko "askatasuna" eskatu ostean. Fiskalak zergatik 19.000 milioi euroko onbideratze plana eskatu zuen galdetu dionean, Goirigolzarrik erantzun du bere kudeaketan "zerotik hasi" behar izan zuela, proiektu hori aurrera eramateaz gin, kontu-ikuskarien oniritziarekin kontu batzuk egin behar zituelako.
“Errealitatea ukatzen jarraitzeak ez du ezertarako balio. Ezin da kurbaren atzera joan. Egun inork zalantzan jartzen ez duen errealismo ariketa egin genuen”, nabarmendu du Goirigolzarrik.
Martxoko kontuak (309 milioiko onurak) bozkatu zituzten aholkulari berdinek maiatzaren 25ekoak (2.979 milioi euroko galerak) onartu zituztela aaldu du, ez zelako irizpide aldaketarik izan, estimazioena baizik.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.