Bizkaiak iaz baino % 3,1 gehiago bildu du uztailera arte
Uztailera arte, Bizkaiak 2.924,2 milioi euro batu ditu guztira itundutako zergekin, iazko aldi berdinarekin alderatuz, termino homogeneoetan, % 3,1eko hazkundea suposatzen duelarik.
Balio absolutuetan, 2013ko uztailera arteko bilketan % 7,3ko hazkundea izan dela nabarmendu du Aldundiak komunikatu batean, eta horrek 197,7 milioi gehiago jasotzea esan nahi duela.
Dena den, 2012ko uztaileko bilketa homogeneizatu behar da, iazko garai horretako bi diru-sartze abuztuan kontabilizatu zirelako, eta aurten, uztailean.
Zerga motei dagokienez, PFEZarekin 1.082,5 milioi jaso dituzte, % 0,5 gutxiago iazkoarekin alderatuta. Horren arrazoia Lan Errentetan bizi den "eboluzio negatiboa" dela azaldu dute.
Gestio Propioko BEZa % 10,3 hazi da
Elkarteen gaineko Zergak garapen negatiboa islatu du, % 5,4 jausiz. Zehazki, 2013ko uztailera arte 154,7 milioi bildu dituzte, iazko garai berdinean batu zituzten 163,6 milioien aurrean. Zerga horren likidazioa uztail bukaeran egiten da, beraz bere inpaktu ekonomikoa abuztu bukaerako bilketan nabarituko da.
Ondarearen gaineko Zergari dagokionez, 66,6 milioi batu dira, eta iaz 56,6. Horrek % 17,6ko hazkundea islatzen du.
Gestio Propioko BEZa % 10,3 hazi da, aurtengo uztailera arte 1.228,6 milioi batu baitira, iaz batu ziren 1.114 milioien aurrean.
Iragarpenaren betetzea
Hidrokarburoen gaineko Zerga % 11,8 hazi da termino homogeneotan, Elektrizitatearena eta Tabakoarena % 1,8 eta % 7,9 jaitsi dira, hurrenez hurren.
Estatuarekiko doiketak, bai BEZarekin baita Zerga Bereziekin % 12,8 jaitsi dira, uztailera arte 178,8 milioi batu baitira, iaz 205,1 milioi batu ziren bitartean.
Bukatzeko, 2013. urterako, Bizkaiaren bilketa-aurreikuspena 6.220,5 milioikoa dela, eta orain arte jasotakoarekin betetze-gradua % 47an kokatzen dela gogoratu du Aldundiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Lehorteak eragindako bazka faltari aurre egiteko dirulaguntza zuzenak eskatu dituzte abeltzainek
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.
Albiste izango dira: Klima Aldaketa eta Nekazaritzaren Mahaia, afari solidarioak Donostian eta Ekialde Hurbileko gerra
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Eusko Jaurlaritzak Enagas konpainiaren % 1 erosi du, 45 bat milioi euroren truke
Erosketa hori Indartuz funtsaren bidez egindako lehen inbertsio zuzena da.
Bizkaiko metalgintzako enpresen % 20 kolokan egon daitezkeela ohartarazi du patronalak
Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren azken txostenaren arabera, enpresen errentagarritasunak eta inbertsioak behera egin dute, eta absentismoa % 10,4koa izan da 2026ko lehen seihilekoan.
Osakidetzako gehiengo sindikalak greba egingo du udazkenean, "kolektibo guztien" lan baldintzak hobetu ditzaten eskatzeko
SMEk Osasun Sailarekin hitzartutako akordioa "partziala" dela salatuta, LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek mobilizazioak egingo dituzte irailetik aurrera, "aparteko orduetan oinarritutako eredua ez delako jasangarria".
Zerga turistikoaren ordenantza onartuta, urtean 8 milioi euro biltzea espero du Donostiako Udalak
Jon Insausti alkateak esan duenez, helburu nagusia da hiria bisitatzen dutenek "zerbitzu publikoak, azpiegiturak, hiri-espazioak, segurtasuna eta beste jarduerak finantzatzen laguntzea, bisitarien eta donostiarren bizi-kalitatearen arteko oreka mantentzeko".
Martinezek ziurtatu du medikuen sindikatuarekin lortutako akordioa ez dela baztertzailea
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren hitzetan, Osakidetzako gainerako kolektibo profesional guztiekin hitz egiten jarraituko du. Iraileko mahai sektorialeko bilerara joateko deia egin die sindikatuen ordezkariei.